Etiketaren artxiboa: kulturaniztasuna

Gure hizkuntzak ikasteko aukera… Liburutegian|La opción de aprender nuestras lenguas… en la Biblioteca

Euskadiko liburutegi publikoek, tolerantzia eta kultur integrazioa sustatzen dituen programa jarri dute abian: “Liburutegiak topaleku”.

Baliabideak, materialak eta informazioa, “Liburutegiak eta kulturaniztasuna” taldeak lantzen ditu, Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak koordinatuta. Talde horretako partaide garenez, Hernaniko Liburutegiarekin batera gida bat prestatu dugu Gure hizkuntzak ikasteko aukera… Liburutegian izenburupean.

Gida honen helburua honako hau da: atzerritarrek beste aukera bat izatea gure hizkuntzak ikasteko, Euskaltegiek, Hizkuntza Eskola Ofizialek eta Helduen Hezkuntzako ikastetxeek eskaintzen dietenaz gain, edota zentro horietan jasotzen duten materialaren osagarri izatea.

Gida 5 ataletan sailkatu dugu: hiztegiak, elkarrizketarako gidak, gure hizkuntzak ikasteko metodoak, irakurgai mailakatuak eta haur eta gazteentzako metodoak.

Materialek badute bere berezitasuna: beste hizkuntza batzuetan daudela idatzita (urduz, txineraz, arabieraz, woloferaz…) eta horrela gaztelera edo euskara ikasteko erreztasun gehiago ematen diote atzerritarrari.

Gida honen materialak ikusgai daude Liburutegian hile honetan eta maileguan har daitezke bazkide karnetarekin.

Las bibliotecas públicas de Euskadi han puesto en marcha un programa que fomenta la tolerancia y la integración cultural: “La Biblioteca, lugar de encuentro”.

Los recursos, materiales e información se elaboran por el grupo de trabajo “Bibliotecas y multiculturalidad”, coordinado por el Servicio de Bibliotecas del Gobierno Vasco. Como participantes de ese grupo, y en colaboración con la Biblioteca de Hernani, hemos preparado una guía que lleva por título: La opción de aprender nuestras lenguas… en la Biblioteca.

El objetivo de esta guía es que las personas extranjeras tengan otra opción a la hora de aprender nuestras lenguas, además de los Euskaltegis, las Escuelas Oficiales de Idiomas y los Centros de Educación de Personas Adultas. O que sirva como material complementario del que reciben en esos centros.

Hemos clasificado la guía en 5 apartados: diccionarios, guías de conversación, métodos para aprender nuestras lenguas, lecturas graduadas y métodos para niños, niñas y jóvenes.

Estos materiales tienen una peculiaridad: que están escritos en otros idiomas (urdu, chino, árabe, wolof…) de forma que dan una mayor facilidad a la persona inmigrante para aprender el castellano o el euskera.

Los materiales de la guía se encuentran expuestos en la Biblioteca durante este mes y se pueden llevar en préstamo con el carné de socio.

Kultur arteko jaia Eibarren|Fiesta intercultural en Eibar

El 9 de mayo, domingo, se celebrará una fiesta intercultural en la plaza de Untzaga.

Durante toda la mañana se podrá degustar la gastronomía de diferentes lugares del mundo. Además habrá actividades para las personas adultas y para niños/as. A mediodía, a las 12.30, se realizarán actuaciones de bailes de diferentes lugares del mundo, junto con una demostración de Jiu-Jitsu brasileño.

Organiza el Departamento de Inmigración del Ayuntamiento de Eibar

Maiatzaren 9an (igandea), goiz osoan zehar, kultur arteko jaia ospatuko da Untzaga plazan.

Bertan, munduko jaki ezberdinak dastatu ahal izango ditugu. Honetaz gain haur eta helduentzako tailerrak egongo dira, eta eguerdian, 12.30etan, munduko leku ezberdinetako dantza emanaldiak eskainiko dira, Jiu-Jitsu brasildarraren erakustaldi batekin batera.

Antolatzailea: Eibarko Udaleko Inmigrazioa Saila.

Munduko paisaiak|Paisajes del mundo

Exposición de fotografías de José Luis Irigoien: Marocco

Del 1 al 29 de noviembre, Biblioteca Juan San Martin
Lunes a viernes, 9:00 – 13:30 y 16:00 – 20:30
Sábados y domingos, 10:00 – 13:00 y 16:00 – 20:00

Incluye una colección de fotografías de ciudades como Marrakech, Meknes, imágenes del Atlas, el desierto y la zona sur de Marruecos.

Jose Luis Irigoien-ek aurkeztutako Marokori buruzko argazki erakusketa.

Azaroaren 1etik-30 arte, Juan San Martin Liburutegian
Astelehenetik ostiralera, 09:00-13:30 eta 16:00-20:30
Larunbatak eta igandeak, 10:00-13:00 eta 16:00-20:00

Marrakech, Meknes, Atlas, basamortua eta Marokoko hegoaldean ateratako argazkiak osatzen dute kolekzioa.