Etiketaren artxiboa: liburu-aurkezpenak

“Secuelas de nuestras guerras y derrotas: de la República a la “modélica” Democracia” liburuaren aurkezpena

Josemaria del Palacio Alonso. Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1948.

Mondragon kooperatibetako tekniko erretiratua. Ezkondua, bi alaben aita, nahitaezko etorkinen semea. Arrasaten bizi izan zen, euskal kooperatibismoaren eta nazionalismo erradikalaren sorlekuan.

Diktaduratik Demokraziarako trantsizioa bizi izan zuen, militante komunista izanda; eta prozesu hori gure gizarterako erabakigarria izan dela iruditzen zaio eta horren berri ematen du lan honetan

Obra honekin, “Matando sueños, sembrando miedos. Morales de Toro, 1936…” liburuan hasi zuen ikerketa historikoari jarraipena eman dio. Liburu hori 2009an argitaratu zuen, Cándido Ruiz Gonzálezekin elkarlanean.

SINOPSIA

Idazleak bere gurasoen omenez hasi zuen liburua, zeintzuk  duintasun gosez XX. mendearen hasierako nekazaritza giroko Espainia hartan II. Errepublikarekin konprometitu baitziren eta galtzaile bukatu.

Hondamendi larri haiek Demokraziaren gobernuei ondorio haietan arreta jartzea eskatzen zieten.

Baina ez zen horrela gertatu: Trantsizioan eliteek erakundeak beren artean banatu zituzten herriaren traumak ahaztearen truke, eta berrezarri zituzten bidegabekeria, desberdintasun eta gatazketan Europan lehenak egin gaituzten botere eta maltzurkeriak

Hau ez da joandako ura, garrantzirik gabeko gauza edo, batzuek esaten duten moduan, ondo dagoena endredatzeko kontua.

Ikasbideak eskaintzen dizkigu, konpartitzen dugun krisi estruktural hau ulertzen laguntzen gaituzten gakoak, eta, zergatik ez, iparra, konfiantza eta galdutako subiranotasuna ere berreskuratzen laguntzen gaitu.

“Hijos del Gran Arquitecto” liburuaren aurkezpena

Urriak 5, 19:30, Portaleko Areto Nagusia

IDAZLEA

Iñaki Zuloaga (Eibar, 1956). Ekonomista, enpresarioa, politikaria, masoia. Gaztetatik sentitu zuen literaturarekiko grina, eta poesia eta kontakizun laburrak idatzi zituen. 1980tik aurrera oso murgilduta egon da enpresa jardunean: multinazional baten finantza-zuzendaria izan zen Teknimak S.A makina-erraminta enpresa propioa sortu aurretik, eta bertan gerentea izan da hogeita hamar urtetan.

Gizarte zibila indartzearekin konprometituta, masonerian hasi zen, benetako hiritartasun eskolatzat baitu, Vitoria-Gasteizko “Respetable Logia Manuel Iradier nº 26” logian 1994an. Geroago, 2001ean, “Respetable Logia Altuna nº 52” sortu zuen Donostian; eta, bertatik, Iruñako “Logia Xavier Mina” sortzen lagundu du oraintsu. Laurogeita hamarreko hamarkadan  Espainiako Logia Sinboliko Handian Batzar Sinboliko Handiaren Hizlari Nagusia izan zen.

Bere jardun politiko, ekonomiko eta masoniko nekaezina bertan behera gelditu zen bihotzekoa eman zionean 2012ko San José egunean, Tel Aviv-en zegoenean lan bilera batean. Horrek bere betekizunetatik aparte utzi du, eta aukera izan du literaturaren bideari ekiteko publikatu duen bere lehenengo nobelarekin: “Hijos del Gran Arquitecto”

Yate-kapitaina, nabigatzea izan da betidanik bere pasioa. Bidaiari nekaezina, bost kontinenteak korritu ditu, eta esperientziak pilatzen joan da Manex Lamark pertsonaia protagonista izango den bere hurrengo nobeletarako.

NOBELA

Iñaki Zuloagaren “Hijos del Gran Arquitecto” ez da intrigazko nobela, ez da abenturazkoa, ez da bidaia-liburua, ez da ezpatari edo nabigatzaileen nobela bat; baina pixka bat du guztietatik, eta nobela horrekin egileak omenaldia egiten die irakurtzean atsegina eman dioten genero horiei guztiei.

Nobelaren helburu nagusia da Manex Lamarken abenturak irakurtzen momentu onak pasatzea. Protagonista Paristik La Habanara joango da, Donostia eta Tolosatik pasatu ondoren, Ipar Amerikako independentistei gudarako oinarrizkoak diren dokumentua misteriotsu batzuk eramateko.

Hari abenturerotik aparte, nobelak badu beste helburu bat ere: gure gizarteetan oinarrizkoa den zerbaitetan begirada ipintzea, askatasun publikoetan hain zuzen ere. Non sortu zen gaur egun gozatzen dugun askatasuna? Zeintzuek egin zuten posible? Zergatik gertatu ziren gure garaia markatu zuten ekintzak? Ezer ez da gertatzen arrazoirik gabe. Gaur egun ditugun gobernu sistemak eragin zituzten ez ohiko ekintzen atzetik Benjamin Franklin bezalako pertsonaiak eta ustekabeko gertakariak daude, zeintzuek gure gizarteetako etorkizunean hain eragin handia izan duen Estatu Batuetako independentzia eragin zuten. Garai hartan sortu ziren bakarkako eskubideak eta Konstituzioan jasota dauden askatasun publikoak. Han jaio zen lehenengo Gizaki eskubideen aldarrikapena; han sortu zen segurtasunaren ardatz den legea, oso sendo formulatutako askatasunaren oinarria.

Nobela honek esandakoaren gaineko hausnarketara ere eramaten gaitu. Zer etorkizun izango dute gure seme-alabek, iragana ahazten badugu? Egunerokotasunak eraman gaitu hitz horien esanahia ia ahaztera; baina daukaguna ez galtzeko borrokatzen ez badugu, seguraski galtzen amaituko dugu. Horretarako daude indar sekularrak, betidanik gizakia menderatzeko lan egin dutenak. Iragana ahazten denean kulunkan jartzen da etorkizuna, eta hausnarketa hau, askotan erabilia izan bada ere, oinarrizkoa da gure gizartearen bilakaeran eta, ondorioz, gurean.

Gai zoragarri hauei buruz egindako hausnarketa jorratu nahi izan du autoreak trama arin eta abenturazko honetan, ia zinematografikoa dena, emozio eta sentimenduz beterik.

“Retrato enigmático” liburuaren aurkezpena

Maiatzaren 16an María Luisa Blasco del Amo idazlearen “Retrato enigmático” liburua aurkeztuko dugu Portalean, 19:30eanMateo Guilabert izango da idazlearen aurkezlea.

IDAZLEA

Nire pintura eta literatura “Lirikoak” dira, poesia eta harmoniaz josita. Nire ibilbide artistikoa Eibarko Arte eta Lanbide Eskolan hasi zen. Bazkidea naizen Eibarko Artisten Elkarteak lagatako lokal batean hasi nintzen pintatzen, nire musak lagun nituela, musika onez inguratuta eta hobetzeko gogoarekin.

Ondoren, erakusketa indibidual eta kolektiboak etorri ziren Eibarren, Deban, Azpeitian eta Elgoibarren eta baita aire zabaleko pintura lehiaketak Soraluzen ere. Han epaimahaiko kide ere banaiz eta bertan bizi naiz. Literatura poesiarekin sortu zen, nire obra plastikoa laguntzen duena erakusketetan. Geroago prosa aldakorra etorri zen.”

LIBURUA

La Dama de Anboto margotzen ari zela sartu zen Koldobike jeinuen munduan, eta erraldoien arteko eleberri bat idatzi zuen. Euskal Herrian eta Nafarroan gertatzen da, orain dela asko, gizakiaz gaineko izaki batzuen artean: Mari justiziatzailea, Aker deabruzkoa eta bere jarraitzaileak. Orduko kultura arkaikoa eta paganoa zen kristautasuna indarrez sartu zen arte, bertako gurtuak eta jainkoak estaliz.

Eta amodiozko istorio bat sortzen da Zabalaundin (Urkiolan) Manuel (gizakia) artzainaren eta Isabela (gizakiaz gaineko izakia) laminaren artean. Istorio horretan bizitzaren sentimendu altuenak eta gidariak baieztatzen du ez dagoela mugarik amodioarentzako. “Amodioa arima eta magia delako”. Baina bikoteak sufritzen duen zoritxarra dela eta, indar teluriko bi horien artean liskarra suertatuko da Zugarramurdiko kobazuloan.