Etiketaren artxiboa: liburutegi publikoen kongresua

Eibarko liburutegiko jardunbide egokiak Liburutegi Publikoen VII. Kongresu Nazionalean

kongresuko kartelaEgun hauetan burutzen ari da Liburutegi Publikoen VII. Kongresu Nazionala, liburutegia eta gizartea gaiaren inguruan “Bibliotecas públicas, conectados contigo” lemapean.

Eibarko liburutegiak kongresu honen 2 ataletan hartu du parte: Jardunbide egokiak eta Bideoak eta APPak.

Jardunbide egokiak atalean etengabeko ikaskuntzaren inguruan bi urtetan zehar burutzen ari garen praktikak aurkeztu ditugu, eta Komite Zientifikoak hauek aurkezteko erabakia hartu du eta Kongresuaren web guneko “Praktika egokiak” atalean agertzen dira.

Bestetik, aurten aurkeztutako EibarLiburutegi APPa bidali genuen ere kongresu honetara, guztira 8 aurkeztu direla.

Liburutegi publikoetarako hain garrantzitsua den kongresu honetan jasotako aipamen honek asko pozten gaitu eta hasi dugun lan ildo honetan jarraitzeko indarrak eman dizkigu.

euskeraz web

Liburutegi Publikoen Estatuko V. Kongresua|V Congreso Nacional de Bibliotecas Públicas

Eibarko Juan San Martin Liburutegiak bi alderditatik hartu du parte azaroaren 3, 4 eta 5ean Gijonen ospatu den Liburutegi Publikoen Estatuko V. Kongresuan. Kongresu horren lema “Liburutegi publikoa eta eduki digitalak: erronkak eta aukerak” izan da.

Alde batetik, joan zen urtetik Liburutegiko arduraduna den Eva Alberdi kongresu horren Komite Zientifikoaren kide izan da.

Beste aldetik, Liburutegiak “Eibar: 100 urteko irakurketa publikoa” bideoa aurkeztu du bertan, Liburutegiaren mendeurrena ospatzeko egin ziren ekitaldietarako Eibarko Juan San Martin Liburutegiak berak ekoiztua. Bideo horrek Liburutegiaren historiaren ibilbidea erakusten du, gaur egungo instalazioen irudiak eta bere historian zehar izan dituen kokapen desberdinetako irudi eta argazkiak tartekatuz.

Bideoan egungo zerbitzuak zeintzuk diren aurkezten da modu bisualean. Proiektuan parte hartu zuten herritarrekin Liburutegian bertan grabatua. Liburutegiaren historiaren aurkezpena da eta bertako bildumaren zati bat.

La Biblioteca Juan San Martin de Eibar ha participado desde una doble vertiente en el V Congreso Nacional de Bibliotecas Públicas celebrado en Gijón los días 3, 4 y 5 de noviembre. El lema de dicho congreso ha sido el de “Biblioteca pública y contenidos digitales: retos y oportunidades”

Por una parte, desde finales del año pasado la responsable de la Biblioteca, Eva Alberdi, ha participado en el mismo como miembro del Comité Científico.

Por otra parte, la Biblioteca ha presentado al mismo el vídeo“ Eibar: 100 años de lectura pública”, producido por la propia Biblioteca Municipal Juan San Martin de Eibar para los actos de commemoración de su centenario. En dicho vídeo se hace un recorrido por la historia de la Biblioteca, combinando imágenes de las actuales instalaciones con fotos e imágenes de la misma en diferentes ubicaciones a lo largo de su historia.

En este vídeo se muestran de una forma visual los servicios actuales que se ofrecen. Grabado en la propia Biblioteca con ciudadanos/as que participaron en el proyecto. Es una presentación de la historia de la Biblioteca y forma parte de su colección local.