Aukeraz blai!

– Udan ere irakurketari bai!

Handiak eta txikiak, hangoak eta hemengoak, hiltzailedunak eta maitaledunak, lehengoak eta oraingoak, lodiak eta meheak,  paperezkoak eta digitala,  irudidunak eta hitzez beteak… Irakurriz gozatu eta gozatuz irakurtzeko modukoak!

Udako irakurketa aukera ugari dituzu liburutegian zure zain, etorri eta aukeratu!

Poltsikoko liburuak eskuragarri jarri ditugu, pisua eta tamaina aitzaki ez izateko