Egilearen artxiboa: Elgeta

Astelehenean liburutegia plazara

Liburutegia herritarrengana hurbiltzeko helbuarekin, eta liburuaren eguna aitzakitzat hartuta, hainbat ekintza tarteko, astelehenean herriko plazan izango da liburutegia.

  • 16:00-19:00 bitarte liburuak oparituko ditugu (urtean zehar bildumatik xahututakoak eta emari bidez jaso eta bildumara gehitu ez direnak)
  • 17:00etan ipuin eta marrazkiez gozatzeko aukera izango dugu:

  • 18:30eta liburu zozketa egingo dugu, mailegu zerbitzua erabili duten bazkideen artean. Haurren taldean saria egokitzen zaionak euskarazko liburu bat eta DVD bat jasoko ditu, eta helduen taldean berriz bi eleberri, bata euskaraz eta bestea gazteleraz

Horrez gain, liburutegiari buruzko informazia, haurrentzako marrazkiak, etab. izango ditugu eskura.

Ospatu dezagun liburuaren eguna elkarrekin… Etorri zuek ere gurekin plazara!

Datorren astean oporrak

Gogoratu datorren astean liburutegia itxita egongo dela opor egunak direla eta.

Behar edota nahi izanez gero, badakizue, zuen bazkide txartelarekin bestelako liburutegietako zerbitzuez gozatzeko aukera daukazuela…

Irudian klikatu liburutegien direktoriora joateko

Lehiaketa berri martxan

Artista liburuak, sormen lehiaketa, abian da liburutegian.

ARTISTA LIBURUAK forma nahiz eduki anitza izan dezaketen arte adierazpenak direla esan dezakegu. Ohiko liburuen mugak gaindituz sortutako artelanak. Beraz, oraingo honetan, denok barnean daramagun artista kaleratzera gonbidatzen zaituztegu!

OINARRIAK

Ipuinen orduko saio berezia

Apirilak 2 haur liburuaren eguna ospatzeko ipuinen orduko saio berezia izango dugu ostiral honetan. Ohiko bi saioak beharrean saio bakarra izango dugu eta bertan elkartuko gara adin guztietako haurrok 17:25-18:00 bitarte. Ez hutsik egin! sorpresaren bat edo beste ere izango dugu eta…


2017-03-17ko Ipuinen ordua – Kontalaria: Larraitz

Kontalaritza tailerra

eneko-haritza

Otsailak 15 eta 22 eta martxoak 1, asteazkenak, 18:30-20:30 bitarte kontalaritza tailerra izango dugu liburutegian Eneko Haritzaren gidaritzapean.

Dagoeneko izen emateko aukera daukazue liburutegian. Gogoratu plaza mugatuak direla eta izen emate ordenaren arabera egokituko direla, beraz, interesa daukazueonak azkar ibili!