Azaleko ipuinak Saroa Bikandirekin

Ekainean azaleko ipuinak tailerreko hiru saio izango ditugu liburutegian Saroa Bikandiren eskutik. Kantuz, jolasez, liburuz, hitzez, poemaz eta azalaz gozatzeko bideak irakatsiko dizkigu Saroak

Ezinbestekoa da izena ematea, eta kontuan izan plaza mugatuak daudela, beraz, ez itxaron azken ordura arte!

     “Adin hauetan, garrantzi haundikoa da hitza, kontakizuna, ipuina, gorputzarekin
lotzea, dantza berean sartzea. Entzumena, kontaktua, ikusmena, usaimena eta dastamena literaturara ate ireki bat izan daiteke.
     Abesti, ipuin laburrak, hitz jokoak, poemak… berreskuratuko ditugu azalerako
ipuinetan erabiltzeko. Liburuak eskaintzen duten baliabideak ezagutuz.”