Ostiral honetarako gure proposamena

Artista liburuak sormen tailerra:

Irudimena askatu eta eskuak lanean jarriko ditugu!

Familian edo haurrek beraien kaxa parte-hartu dezaketen tailerra da, dena den,  bost urte bitarteko txikitxoak heldu batek lagunduta etorri beharko dira.

Oharra: komenigarria da izena ematea, martxoak 28 aurretik, liburutegian bertan, telefonoz, emailez edo whatsApp/telegram kanalak erabilita.

Ipuinen ordua ostiralean

Ipuinen ordua izango dugu ostiralean liburutegian eta Nagorek kontatutakoak entzuteko aukera izango dute neska-mutilek hiru saioetan zehar: lehenengo saioa, 17:00-17:20,  8/9 urtetik aurrerako gaztetxoentzat (3.mailatik gora); bigarren saioa, 17:30-17:50, 5/6 urtetik aurrerako haurrentzat (5 urteko gelatik gora); eta hirugarren saioa, 18:00-18:20, 2/3 urtetik aurrerako txikitxoentzat.


2019-01-18 Ipuinen ordua – Kontalaria: Larraitz