Kategoriaren artxiboa: Ekintzak

Ipuinen ordua ostiralean

Ipuinen ordua izango dugu ostiralean liburutegian eta Nagorek kontatutakoak entzuteko aukera izango dute neska-mutilek hiru saioetan zehar: lehenengo saioa, 17:00-17:20,  8/9 urtetik aurrerako gaztetxoentzat (3.mailatik gora); bigarren saioa, 17:30-17:50, 5/6 urtetik aurrerako haurrentzat (5 urteko gelatik gora); eta hirugarren saioa, 18:00-18:20, 2/3 urtetik aurrerako txikitxoentzat.


2019-01-18 Ipuinen ordua – Kontalaria: Larraitz

Kontalaritza tailerrak Maider Galarzarekin

 

Bi kontalaritza tailer antolatu ditugu datozen asteetarako Maider Galarzaren gidaritzapean.

  • Urtarrilak 25, ostirala, 17:00-19:00 8 urtetik gorako gaztetxoentzako tailerra (3. mailatik aurrera) eskainiko da (Izen-ematea beharrezkoa da, azken eguna urtarrilak 23)
  • Otsailak 8, ostirala, 17:00-19:00 1. eta 2 mailetako gaztetxoentzako tailerra izango dugu. Gaztetxo hauek heldu batekin parte-hartu beharko dute tailerrean (Izen-ematea beharrezkoa da, azken eguna otsailak 6)

Ipuinen ordua ostiralean

Ipuinen ordua izango dugu ostiralean liburutegian kontalari bolondresei esker. Oraingo honetan Larraitz izango dugu kontu kontari.

Hiru saioen formularekin jarraitzea erabaki zen bolondresek pasaden astean egitasmoaren inguruan egindako bileran, beraz, ordutegiak hauek izango dira:

  • 17:00-17:20 –> 3. mailatik gorako gaztetxoak (8/9 urte)
  • 17:30-17:50 –> 5 urteko gelatik aurreako haurrak (5/6 urte)
  • 18:00-18:20 –> 2/3 urtetik aurrrako txikitxoak

Egitasmoa aberasteko kontalariak behar ditugu, animatu!


2018-12-14 Ipuinen ordua – Kontalaria: Iauri