Kategoriaren artxiboa: Ekitaldiak

Ipuinen ordu berezia bihar

Ostiral honetan, apirilaren 2an haur liburuaren eguna dela aprobetxatuta, ipuinen ordu berezia izango dute txikitxoek liburutegian.

Janire eta Geaxik prestatutako ipuin eta kontuez gain, eskulantxoren bat edo beste egiteko aukera izango dute, besteak beste. Saioa amaieran gainera bi liburu zozketatuko dira bertaratutakoen artean.

2015-03-06 Ipuinen ordua2015-03-06 ipuinen ordua

31 haur izan ziren Maiderrek ipuinen orduan eskainitako lehenengo saioan. Kamishibai bidezko ipuinak eta trikitixaren musika doinuak erabili zituen Maiderrek kontaketarako.

[events label=2015-03-27 age=all]

Ipuin kontaketa tailerra Virginia Imazen eskutik

Ipuin kontaketa3Ipuin kontaketaren inguruan, helduentzako, izaera praktikoa izango duen tailerra izango dugu liburutegian Virginia Imazen eskutik.

5 orduko tailerra izango da, bi saiotan banatuta: martxoak 24, asteartea, eta apirilak 15, asteazkean, 18:00-20:30 liburutegian.

Parte-hartzeko beharrezko izango da martxoak 18a bitarte izena ematea.

[events label=2015-03-24 age=all]

[events label=2015-04-15 age=all]

Ostiralarekin batera dator Ipuinen ordua

Ostiraleanipuinen orduko saioa izango dugu liburutegian. Urteko laugarren saio honetan Maiderrek kontatuko dizkie ipuinak txikitxoei lehen aldiz.

Ipuinen ordua 2015-02-20

Otsailak 20ko saioan pozik egon ziren gerturatu ziren 43 gaztetxoak Nereak eta Geaxik kontatutako ipuinak entzuten.

Kontalari berriaren estreinua eta entzule kopuruaren errekor berria izan ziren saioko bereizgarri.

 

[events label=2015-03-06 age=all]

Ipuinen ordua aurrera!

Pasaden astean burutu zen bileraren ondoren boluntarioak gogotsu azaldu ziren Ipuinen ordua egitasmoarekin aurrera egiteko. Honela, hurrengo hilabeteetarako saio berriak gauzatzeko hainbat data zehaztu dituzte…

2014-05-23 Ipuinen ordua

  • Urtarrilak 23
  • Otsailak 6
  • Otsailak 20
  • Martxoak 6
  • Martxoak 27 (Saio berezia)
  • Apirilak 17
  • Maiatzak 8
  • Maiatzak 22
  • Ekainak 6

Dena den, egutegian oraindik badira egunak, beraz, inor kontu kontari aritzeko prest balego jarri gurekin harremanetan!

[events label=2015-01-23 age=all]

Urteko azken ipuinen ordua bihar

Bihar 2014 urteko azken ipuinen orduko saioa izango dugu liburutegian. Urtea amaitzeko kontalari berria: estreinaldia egingo du boluntario lanetan Kepak…

2014-11-07 Ipuinen orduaAzaroak 7ko ipuinen orduko irudiak.

Eskerrik asko boluntario guztioi 2014 urtean zehar egin ahal izan ditugun Ipuinen orduko 12 saioak gauzatzea posible egin duzuelako proiektu polit honi bizia emanez.

Eta eskerrik asko, baita ere, entzule txikitxoei, publiko bikaina zarete!

[events label=2014-12-12 age=all]