Kategoriaren artxiboa: Gu ere kontalari

Gu ere kontalari egitasmoa arrakastatsu

Entzuteaz gain, entzunak izatea eta kontatzea gogoko dutela erakusten digute herriko txikitxoek Gu ere kontalari egitasmoko saioetan. Pasadan ostiralean ere hutsik egin gabe azaldu ziren denak kontalari lanetan jarduteko irrikitan.

Saio benetan politak eskaintzen dizkiguzue! Eskerrik asko!

2017-05-19 Gu ere kontalari – Kontalariak: Ehari, Maia, Janire, Beñat, Hannah, Alazne eta Irargi

Herriko txikitxoak kontalari ostiralean

Ostiral honetan, Gu ere kontalari saioa izango dugu. Herriko neska-mutikoak izango ditugu ipuin kontari liburutegian 17:00etatik aurrera: Beñat (5 urte), Maialen (5 urte), Irargi (4 urte), Alazne (8 urte), Maia (8 urte), Ehari (8 urte) eta Hannah (8 urte). Batzuk aurrez ere kontatu izan dute eta beste batzuk berriz bihar izango dute estreineko saioa.


2017-02-05 Gu ere kontalari saioa – Kontalariak: Ehari, Janire, Alazne, Irargi, Maia eta Uxue

Ostiralean Gu ere kontalari

Ostiralean Gu ere kontalari egitasmoko hirugarren saioaz gozatzeko aukera izango dugu liburutegian 17:00etatik aurrera.

Oraingo honetan Irargik, Eharik, Maiak, Alaznek, Uxuek eta Janirek jardungo dute kontaketa lanetan; aipatzekoa da, guztiek bigarrenez parte-hartuko dutela kontalari gisa. Entzuteaz gain, kontatzea ere esperientzia polita da eta!

2016-05-27 Gu ere kontalariEskerrik asko parte-hartzaile denoi!

Nahi izanez gero, badakizu, zu ere kontalari izan zaitezke. Eman izena liburutegian eta zuk aukeratutako ipuina edo ipuinak kontatzeko aukera izango duzu!