Kategoriaren artxiboa: Gu ere kontalari

Herriko txikitxoak kontalari ostiralean

Ostiral honetan, Gu ere kontalari saioa izango dugu. Herriko neska-mutikoak izango ditugu ipuin kontari liburutegian 17:00etatik aurrera: Beñat (5 urte), Maialen (5 urte), Irargi (4 urte), Alazne (8 urte), Maia (8 urte), Ehari (8 urte) eta Hannah (8 urte). Batzuk aurrez ere kontatu izan dute eta beste batzuk berriz bihar izango dute estreineko saioa.


2017-02-05 Gu ere kontalari saioa – Kontalariak: Ehari, Janire, Alazne, Irargi, Maia eta Uxue

Ostiralean Gu ere kontalari

Ostiralean Gu ere kontalari egitasmoko hirugarren saioaz gozatzeko aukera izango dugu liburutegian 17:00etatik aurrera.

Oraingo honetan Irargik, Eharik, Maiak, Alaznek, Uxuek eta Janirek jardungo dute kontaketa lanetan; aipatzekoa da, guztiek bigarrenez parte-hartuko dutela kontalari gisa. Entzuteaz gain, kontatzea ere esperientzia polita da eta!

2016-05-27 Gu ere kontalariEskerrik asko parte-hartzaile denoi!

Nahi izanez gero, badakizu, zu ere kontalari izan zaitezke. Eman izena liburutegian eta zuk aukeratutako ipuina edo ipuinak kontatzeko aukera izango duzu!

Saio polita eskaini ziguten kontalari gaztetxoek

Saio politaz gozatzeko aukera izan genuen ostiralean Gu ere kontalari egitasmoko bigarren saioan. Eharik, Maiak, Alaznek, Uxuek eta Janirek ederto jardun zuten kontalari lanetan. Entzuleak gustura eta kontalariak pozik eta errepikatzeko gogoz azaldu ziren.

2016-05-27 Gu ere kontalari

Lehen urratsak ematen ari den egitasmoa ritmo polita hartuz doala esan daiteke… irailaren 23 beste saioa bat izango baitugu herriko txikitxoen eskutik.

Eskerrik asko parte-hartzaile denoi!

Gu ere kontalari egitasmoko bigarren saioa gaur

Herriko txikitxoak kontalari dituen egitasmoko bigarren saiorako dena prest dago liburutegian. 17:00etatik aurrera Ehari, Maia, Alazne, Uxue eta Janire izango digutu ipuin kontalari.

2016-05-13 Gu ere kontalari

2016-05-13 Gu ere kontalari egitasmoko lehenego saioko irudiak.                                                  Kontalariak: Lili, Irargi, Nahikari eta Uxue, Xabier eta Eider