Kategoriaren artxiboa: Hitzez-pitz Berbalagun

Ikasturteko lehenengo hitzez-pitz Berbalagun

Hitzez-pitz Berbalagun egitasmoari jarraipena emango diogu ikasturte berrian.

Lehenengo saioa irailean dela kontuan izanda, ikasturteko azken saioan, parte-hartzaileei uda sasoia aprobetxatu eta testu laburren ordez eleberri bat irakurtzeko proposamena egin genien: Mohamed Xukri idazlearen Ogi hutsa eleberria, hain zuzen ere. Irailak 20an elkar partekatuko dugu euskarazko eleberri baten irakurketaren esperientzia zer nolakoa izan den.

Hurrengo saioetarako, berriz, dinamikaren ohiko jardunera itzuliko gara:

Izen emateko aukera zabalik egongo da ikasturte osoan zehar. Parte-hartu nahi baduzu jarri gurekin harremanetan, pozik azalduko dizkizugu irakurketa taldearen nondik norako denak.

Hitzez-pitz Berbalagun solasaldiak

Ostegunean, Bibliobero ekimena, aitzakitzat hartuta, Hitzez-pitz Berbalagun egitasmoko kedadak izan genituen liburutegian, Zukafukamusuka ipuin liburu erotikoko hiru ipuin abiapuntutzat hartuta. Zeresanik ez zen falta izan!

2018/02/15 Hitzez-pitz Berbalagun kedadak

Datorren astean ekingo diegu irakurketa berriei. Animatzen zara euskaraz irakurri eta gurekin solas egitera?

Hitzez-pitz Berbalagun saioak aurrera

Hitzez-pitz Berbalagun egitasmoko aurtengo lehenengo kedada izan zen ostegunean.

Eskola jazarpenaren inguruko euskarazko testuak irakurri genituen elkartze egunerako eta gaiak zeresan ugari eman zuenez berbeta saio oparoa izan genuen.

2018/01/11 Hitzez-pitz Berbalagun

Hurerngo kedadarako irakurketei datorren astean ekingo diegu, beraz, noraitek euskarazko testu laburrak eta errazak irakurri eta gero gurekin hitzez-pitz jardun nahi badu liburutegian jakinarazi besterik ez du egin behar.

Datorren astean batuko dira Hitze-pitz Berbalaguneko kideak

Azaroak 30a bitarte daukate Hitzez-pitz Berbalaguneko kideek liburutegitik helarazi dizkiegun euskarazko testuak irakurtzeko tartea, egun horretan elkartuko baitira irakurritakoaz mintzatzera. Oraingo honetan Euskal Mitologiako irakurgaiak dituzte gozagai.


2017/10/26 Hitzez-pitz Berbalagun kedada                         2017/10/27 Hitzez-pitz Berbalagun kedada