Kategoriaren artxiboa: Hitzez-pitz Berbalagun

Hitzez-pitz Berbalagun saioak aurrera

Hitzez-pitz Berbalagun egitasmoko aurtengo lehenengo kedada izan zen ostegunean.

Eskola jazarpenaren inguruko euskarazko testuak irakurri genituen elkartze egunerako eta gaiak zeresan ugari eman zuenez berbeta saio oparoa izan genuen.

2018/01/11 Hitzez-pitz Berbalagun

Hurerngo kedadarako irakurketei datorren astean ekingo diegu, beraz, noraitek euskarazko testu laburrak eta errazak irakurri eta gero gurekin hitzez-pitz jardun nahi badu liburutegian jakinarazi besterik ez du egin behar.

Datorren astean batuko dira Hitze-pitz Berbalaguneko kideak

Azaroak 30a bitarte daukate Hitzez-pitz Berbalaguneko kideek liburutegitik helarazi dizkiegun euskarazko testuak irakurtzeko tartea, egun horretan elkartuko baitira irakurritakoaz mintzatzera. Oraingo honetan Euskal Mitologiako irakurgaiak dituzte gozagai.


2017/10/26 Hitzez-pitz Berbalagun kedada                         2017/10/27 Hitzez-pitz Berbalagun kedada

Hitzez-pitz Berbalagun martxan

Martxan da Hitze-pitz Berbalagun egitasmoko ikasturteko lehenengo kedaden aurre irakurketa. 10 lagunek izan eman dute egitasmoan parte-hartzeko, 8 berbalagunak eta 2 berbalagun ez direnak, eta dagoeneko lehenengo irakurketak eskuartean dituzte. Lehenengo kedadak, bata goizean eta bestea arratsaldean urriak 26an izango dira.

Gogoratu zuk ere parte-hartu dezakezula! Eman izena liburutegian.


2017-07-06ko kedada

Hitze-pitz Berbalagun irekia

Hitzez-pitz Berbalgun saio berriak ikasturtean zehar.

Uda aurretik egin genituen lehen bi saioak, oso emaitza positiboekin. Beraz, ikasturte berrirako hainbat saio berri proposatzen dizkizuegu. Gainera, izen emateko aukera irekia izatea erabaki da, hau da, ez da Berbalagun izan beharrik saioetan parte-hartzeko. Hori bai, liburutegian izena eman beharko da.

Dena den, saioen dinamika aurrez markatutako izango da: Euskarazko irakurgai errazak eta motzak proposatuko dizkizuegu, lau astean zehar horiek irakurri eta whasapp bidez elikatuko ditugu, eta azkenik, irakurri dugun horren inguruan jarduteko elkartuko gara liburutegian.

Elkartze eguna ostegunak izaten dira normalean, 10:30 goizez edota 17:00 arratsaldez. Ordutebe inguru jarduten gara hitz eta pitz irakurri ditugun hitz idatzien inguruan. Tertulia informalak eta dinamikoak izaten dira. Gerturatu dinamika ezagutzera, zain gaituzu!

Informazio gehiago eskuratzeko, zalantzak argitzeko, proposamenak egiteko… edota izena emateko: elgetakoliburutegia@elgeta.eus // 943788012 // 688729603 (WhatsApp/Telegram)


2017-07-06ko kedada

Hitzez-pitz Berbalagun saio berria

Bihar hitzez-pitz berbalagun irakurketa klubeko bigarren kedada egingo dugu liburutegian. Azken asteetan liburutegitik proposatu dizkiegun irakurketen inguruan jarduteko elkartuko gara mahaiaren bueltan.

“2017ko apirilean, Berbalagun taldeetako parte-hartzaileei zuzenduta martxan jarri berri dugun egitasmoa dugu, Hitzez pitz Berbalagun. Irakurketa klub txiki bat. Euskaraz irakurri eta irakurritakoaren inguruan euskaraz jardutea da helburua.”

Badirudi, egitasmoak harrera ona izan duela, beraz, datorren ikasturtean ere saiok antolatzen jarraitzea da asmoa. Berbalagun taldekoei zuzendutako ekimena denez, irakurketak errealitate horretara egokitzen dira, dena den, parte-hartzea irekia da animatzen zareten denontzat.

Hitz eta pitz jarduteko mingain guztiak izango dira ongi etorriak!


2017-05 Hitzez-pitz Berbalagun kedadak


Hitzez pitz Berbalagun egitasmoa martxan

Berbalagun taldeetako parte-hartzaileei zuzenduta martxan jarri berri dugun egitasmoa dugu, Hitzez pitz Berbalagun. Irakurketa klub txiki bat.

Euskaraz irakurri eta irakurritakoaren inguruan euskaraz jardutea da helburua.

Lehenengo kontakturako Karmele Jaioren Hamabost Zauri liburuko bi ipuin irakurri ditugu: Zuk nahi duzuna eta Horretarako daude lagunak. Eta horietaz jarduteko elkartuko gara astean zehar.