Kategoriaren artxiboa: Interes guneak

Ipuinak eta yoga uztartuko dituen saioa

 

Ostiralean ipuin saio berezia izango dugu 17:00etan liburutegian: yoga ipuinak. Herrikide dugun Alazne Azkarate yoga irakaslearen laguntzarekin xarma berezioko ipuin koktaketa prestatu nahi izan diegu herriko txikitxoei.

Ipuin saioa 5 urtetik gorako haurrentzako izango da, hala ere, 3 eta 4 urteko haurrek ere izango dute bertaratzeko aukera, beti ere, heldu baten zaintzapean.

 

Bide batez, batez ere yoga eta erlaxazioari buruz liburutegian dauzkagun dokuementuekin osatutako interes gunea prestatzeko ere aprobetxatu dugu. Etorri kuxkuxeatzera!

Bilduma herritarrengana hurbiltzen

Irailak 22an herriko baserritar eta artisauak plazan elkartu ziren berain produktuak erakutsi edota saltzera. Liburutegitik ere ez genuen aukera galdu eta herritarrei gure bildumako lagintxo bat hurbildu genien.

Batik bat baserria eta baratzarekin lotura duten dokuementuak erakusgarri dituen interesgunea jarri genuen liburutegian irailak 17an erabiltzaileen eskura eta bertan egongo da ikusgai urriak 5 arte.

Sukalde bueltan

Euskaldunok ez omen izaten dugu Sukalde bueltanaitzaki gehiegi behar jatordu on bat prestatu eta famili edo lagun giroan tarte goxo bat pasatzeko. Negu parteak ordea, hotza eta euria tarteko, gonbita berezia egiten digu etxean nahiz elkarteetan bildu eta kazerola eta zartagin artean aritzeko. Hori dela eta, liburutegian sukaldaritzari buruzko hainbat liburu jarri ditugu zuen eskura, batzuk lehengoak eta besteak oraingoak, errezeta berriak ikasi edota ahaztuta genituenak gogoratzeko…

Etxeko txikitxoenentzat ere badago aukera liburutegian; animatu famili giroan une goxo-gosoak igarotzera!

Gonbita aproposa “Sukalde bueltan” interes gunearena Udazken Kolorek Elgetan pintxo usaina dutela kontuan hartuta…