Kategoriaren artxiboa: Ipuinak

Kontalari izan nahi duzu?

Banaka, binaka, taldeka, txikitxoenak heldu baten laguntzaz… Animatu ipuin kontalari izatera beste haur batzuekin batera…

  • Ipuina aukeratu
  • Kontaketa prestatu
  • Liburutegian kontatu

Datorren asteko ostiralean, maiatzak 10, Gu ere kontalariko saio izango dugu liburutegian 17:00etan. Animatzen zara? Eman izena liburutegian.


2019-02-01 Gu ere kontalari saioa – Kontalariak: Ehari, Maia, Irargi, Oier eta Aiara

Liburutegia plazara

Ostiralean plazan ospatuko ditugu apirilak 2an izan zen haur liburuaren eguna eta apirilak 23an izango den liburuaren eguna.

Liburutegia plazara ekimenaren baitan, liburutegia herritarrengan hurbildu asmoz, eta herritarrak liburutegira hurbiltzeko helburua oinarri, plazara jeitsiko gara. Bertan jarriko dugu liburutegiaren inguruko informazio mahaia, bildumatik kanporatutako edo emari bidez jasotako liburuak opari eskainiko ditugu, haurrentzako txoko txiki bat jarriko dugu eta 17:00 Sorgina Txirulinaren eskutik “Ipuinak eta musika” ipuin kontaketa musikatuaz gozatzeko aukera izango dugu.

 

Ipuinen ordua ostiralean

Ipuinen ordua izango dugu ostiralean liburutegian eta Nagorek kontatutakoak entzuteko aukera izango dute neska-mutilek hiru saioetan zehar: lehenengo saioa, 17:00-17:20,  8/9 urtetik aurrerako gaztetxoentzat (3.mailatik gora); bigarren saioa, 17:30-17:50, 5/6 urtetik aurrerako haurrentzat (5 urteko gelatik gora); eta hirugarren saioa, 18:00-18:20, 2/3 urtetik aurrerako txikitxoentzat.


2019-01-18 Ipuinen ordua – Kontalaria: Larraitz