Kategoriaren artxiboa: Ipuinak

Ipuinen ordua ostiralean

Ipuinen ordua izango dugu ostiralean liburutegian kontalari bolondresei esker. Oraingo honetan Larraitz izango dugu kontu kontari.

Hiru saioen formularekin jarraitzea erabaki zen bolondresek pasaden astean egitasmoaren inguruan egindako bileran, beraz, ordutegiak hauek izango dira:

  • 17:00-17:20 –> 3. mailatik gorako gaztetxoak (8/9 urte)
  • 17:30-17:50 –> 5 urteko gelatik aurreako haurrak (5/6 urte)
  • 18:00-18:20 –> 2/3 urtetik aurrrako txikitxoak

Egitasmoa aberasteko kontalariak behar ditugu, animatu!


2018-12-14 Ipuinen ordua – Kontalaria: Iauri

Mozorro festa liburutegian

Apika: “Liburutegi eta ipuinei omenaldia. Ipuin-mozorro festa handia liburutegian! Liburutegiko ipuinen artean betiko istorioak eta ezezagunak ere aurkituko ditugu. Ipuin Kontaketa honekin gure protagonista liburutegia bera da: liburuak, istorioak, marrazkiak..,benetan gozatzekoa.”