Kategoriaren artxiboa: Ipuinen ordua

Ipuinen ordua ostiralean

Ipuinen ordua izango dugu ostiralean liburutegian kontalari bolondresei esker. Oraingo honetan Larraitz izango dugu kontu kontari.

Hiru saioen formularekin jarraitzea erabaki zen bolondresek pasaden astean egitasmoaren inguruan egindako bileran, beraz, ordutegiak hauek izango dira:

  • 17:00-17:20 –> 3. mailatik gorako gaztetxoak (8/9 urte)
  • 17:30-17:50 –> 5 urteko gelatik aurreako haurrak (5/6 urte)
  • 18:00-18:20 –> 2/3 urtetik aurrrako txikitxoak

Egitasmoa aberasteko kontalariak behar ditugu, animatu!


2018-12-14 Ipuinen ordua – Kontalaria: Iauri

Ipuinen ordua abian, eskaintza zabalgoarekin

Datorren astean izango da ikastureteko lehenengo ipuinen ordua. Kontalari boluntarioei esker ikasturte honetan ere bizirik jarraituko du egitasmoak. Eskerrik asko!

Gainera 2018/2019 ikasturteari begira, bi saioen formularen balorazioak oso positiboak izan direla, eta batez ere, koxkortzen doazen txikitxoei ere eskaintza zabaltzeko helburua kontuan hartuta, formula berri bat probatuko dugu: bi saioen formulari hirugarren saioa gehituko diogu; hori ahalbidetzeko, saioen iraupena apur bat laburtuta. Beraz, saioen iraupena 30 minututik 20 minutura jeitsiko da, horrela, 8 urtetik gorako gaztetxoentzako egokiagoak diren ipuinak kontatuko diren tarte berria martxan jartzeko aukera ahalbidetuko delarik.

Gogoratu:

  • Saioak puntuan hasten direnez eta behin hasiz gero ezin denez bertan sartu-irtenik gauzatu, ezarritako ordua baino 5 minutu lehenago bertaratzea komenigarria dela.
  • 18:00-18:20 bitarteko saioa amaitzean arduradunak haurren bila liburutegira bertaratu behar direla
  • Saioak haurrentzako soilik direnez, beraz, helduak ezingo direla bertan egon