Kategoriaren artxiboa: Ipuinen ordua

Ipuinen ordua abian, eskaintza zabalgoarekin

Datorren astean izango da ikastureteko lehenengo ipuinen ordua. Kontalari boluntarioei esker ikasturte honetan ere bizirik jarraituko du egitasmoak. Eskerrik asko!

Gainera 2018/2019 ikasturteari begira, bi saioen formularen balorazioak oso positiboak izan direla, eta batez ere, koxkortzen doazen txikitxoei ere eskaintza zabaltzeko helburua kontuan hartuta, formula berri bat probatuko dugu: bi saioen formulari hirugarren saioa gehituko diogu; hori ahalbidetzeko, saioen iraupena apur bat laburtuta. Beraz, saioen iraupena 30 minututik 20 minutura jeitsiko da, horrela, 8 urtetik gorako gaztetxoentzako egokiagoak diren ipuinak kontatuko diren tarte berria martxan jartzeko aukera ahalbidetuko delarik.

Gogoratu:

  • Saioak puntuan hasten direnez eta behin hasiz gero ezin denez bertan sartu-irtenik gauzatu, ezarritako ordua baino 5 minutu lehenago bertaratzea komenigarria dela.
  • 18:00-18:20 bitarteko saioa amaitzean arduradunak haurren bila liburutegira bertaratu behar direla
  • Saioak haurrentzako soilik direnez, beraz, helduak ezingo direla bertan egon

Ipuinen ordua ordutegi aldaketarekin

Ostiral honetan izango da liburutegian urteko lehenengo ipuinen ordua.

Urte berriarekin ordutegi berria estreinatuko dugu: bi saioak 15 minutu beranduago hasiko dira. Hau da, 5 urteko gelatik gorako haurrentzako saioa 16:55-17:15 bitarte, eta 2 urteko gelatik aurrerako txikitxoentzakoa, berriz, 17:40-18:15 bitarte izango dira.


2017-12-15 Ipuinen ordua – Kontalariak: Maria / Eneida