Kategoriaren artxiboa: Literatu ginkana

Ginkanako irabazleak jaso du saria

Eneida Elorriaga Tirapu

Literatur ginkanako parte-hartzaileen artean Eneida Elorriaga Tirapu izan gailendu dena, lortu zitekeen puntuazio maximoa lortu duen partaide bakarra izan da. Apirilean zehar kaleratu ditugun froga guztiak zuzen erantzunda entregatu ditu, eta gainera aparteko puntuak lortzeko zeuden zirrikitu guztiak ere bete ditu. Beraz, merezitako saria jaso du liburutegian.

Hona hemen Eneidak puntu extrak lortzeko burutu zitekeen idatzitxoaren frogarako, liburua, irudimena eta mundua hitzak azaldu behar ziren,  aurkeztutako lerroak:

“Paperezko edo eleltroniko

komeni da liburua irakurri

eta gure irudimenari

mundua ezagutzeko aukera eskaini”

Eskerrik asko parte-hartzera animatu zareten guztioi!