Kategoriaren artxiboa: Marrazki lehiaketa

VI. Marrazki lehiaketako marrazki sarituak

Epaimahiak aukeratu ditu aurtengo marrazki lehiaketako marrazki irabazleak

Haitz Erostarbe Beristain (7 urte) – 5/8 urte bitarteko kategoria

Aner Garcia-Gango Valdivielso (10 urte) – 9/12 urteko kategoria

Zorionak bikote!! Datorren asteartean jasoko dituzte sariak liburutegian

Eskerrik asko parte-hartzaile guztioi, marrazki politak aurkeztu dituzue denok eta epaimahaikideek ez dute lan erraza eduki

Eskerrik asko baita ere aukeraketa lana egin duten 
Arrasateko Bibliotekako liburuzainei eta Helena Azkarragaurizar artistari
MILA MILA ESKER!

Marrazki lehiaketako irabazleak

Atzo banatu genituen marrazki lehiaketako irabazleen artean zegozkien sariak.

2016-11-marrazki-lehiaketako-irabazleak

Txikitxoenen taldean, 5-8 urte bitarteko parte-hartzaileenean, Ines Egizabal Barrachina (5 urte) izan zen marrazkirik originalena aurkeztu zuen parte-hartzailea epaimahiaren ustez.

Hurrengo taldean, 9-12 urte bitarteko haurrenean, berriz, Uxue Gallastegi Elorriagaren (11 urte) marrazkiak jaso zituen boto gehien. Horrez gain, Amaiur Guridi Villaren (10 urte) marrazkiari ere aipamen berezi bat egiteko eskatu didate, etorkizuneko miraz irudikatu baitu liburutegia.

Azken taldean, 13-16 urte bitarteko gaztetxoenena, ez zen marrazkirik aurkeztu. Ea datorren urtean animatzen diren!

Lan politak egin dituzte guztiek ere! Eskerrik asko parte-hartzeagatik! eta eskerrik asko Arrasateko Bibliotekako kideei ere epaile ardura beraingain hartzeagatik!


MARRAZKI IRABAZLEAK

ines-eguizabal-barrachina-5urte

Ines Eguizabal Barrachina (5 urte)

uxue-gallastegi-elorriaga-11-urte

Uxue Gallastegi Elorriaga (11 urte)

MARRAZKI GUZTIAK IKUSI

amaiur-gurdi-villa-10-urte

Amaiur Guridi Villa (10 urte)


Marrazki lehiaketako irabazleak

Liburutegiko II. Marrazki lehiaketako irabazleak aukeratu ditu epaimahaiak:

  • 1. taldean, 5-8 adin tarteari dagokiona: AMAIUR GURIDI VILLA

1. taldea 1

  • 2. taldean, 9-12 adin tarteari dagokiona: UXUE GALLASTEGI ELORRIAGA

2. taldea 1

Aurten parte-hartzea iaz baino baxuagoa izan da eta beste taldeetan ez da marrazkirik lehiatu, beraz, bi horiek dira, Nork irakurtzen dit? marrazki lehiaketako saridunak.

Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei! Datorren urtean beste aukera bat izango duzue… Gainera marrazki guztiak ikusgai jarriko dira liburutegirako eskaileretan urtarriletik aurrera.

Mila esker, baita ere, epaimahiko bi kideei: Ane Miren Berasategi eta Amaia Miner, Arrasateko Bibbliotekako kideak biak. Ez dutela lan erraza eduki aitortu dute, oso ideia eta marrazki originalak aurkeztu bait dituzte Elgetako gaztetxoek. Zorionak denoi!