Kategoriaren artxiboa: Marrazki lehiaketa

Marrazki lehiaketako marrazkiak ikustek aukera

Liburutegian burutu den lehenengo marrazki lehiaketara aurkeztu diren marrazkiak ikusteko aukera daukazu hemen. Dena den, ez ahaztu momentuz kultur-etxean bertatik bertara ikuskatzeko aukera daukazuela.

Beheko irudian ikusi dezakezuen bezala, irabazleek jaso zituzten beraien sariak:

Marrazki lehiaketa irabazleak

  • 1. taldean: hiru liburu + marrazketarako materiala
  • 2. taldean: bi liburu + Nur-en kamiseta + marrazketa materiala
  • 3. taldean: liburu bat + 30€ bonua Ana Liburu dendan gastatzeko

MARRAZKI LEHIAKETAKO SARITUAK

Gaur eman ditu jakitera Marrazki lehiaketa - Kartela-page-002epaimahiak aukeratutako hiru marrazkien egileen izenak. Dena den, epaimahaikideek esan dute ez dela lan erraza izan aurkeztu diren 19 marrazkien artean aukeraketa egitea, denak oso politak baitira! Beraz, zorionak parte-hartzaile guztioi! eta eskerrik asko epaimahaikideei, Amaia Miner (Arrasateko Biblioteka) eta Ane Berasategi (Arrasateko Biblioteka), zuen laguntzagatik!

HIRU IRABAZLEAK

  • 5-8 adin tartean: Leyre Egizabal Barrachina (5 urte)

5-8 tarteko irabazlea

  • 9-12 adin tartean: Izar Han Xue Irazabal Gillegi (11 urte)

9-12 tarteko irabazlea

  • 13-16 adin tartean: Ane Ugarteburu Gabilondo (15 urte)

13-16 tarteko irabazlea

Marrazki guztiak ikusteko aukera daukazue liburutegian. Etorri gure artista txikien artelanak ikustera!

MARRAZKI LEHIAKETA: Non irakurtzen dut?

Marrazki lehiaketa - Kartela-page-001

Martxan da liburutegiko I. marrazki lehiaketa…

Zure adina 5 eta 16 urteen tartean badago, ez galdu aukera!

Irakurri oinarriak, ideia landu eta parte-hartu!

MARRAZKI LEHIAKETA: Non irakurtzen dut?

-OINARRIAK-

  • Marrazki lehiaketara “Non irakurtzen dut?” gai oinarritzat dituzten marrazkiak aurkeztuko dira
  • Partehartzaile bakoitzak marrazki bakarra aurkeztu ahal izango du
  • Marrazkia kartazal batean ekarri beharko da liburutegira. Kartazal horren, kanpoko aldean MARRAZKI LEHIAKETA 2013 eta parte-hartzailearen adina zehaztuko dira. Horrez gain, beste kartazal txikiago batean parte-hartzailearen datuak sartuko dira: izen abizenak eta harremaneratarako datuak
  • Hiru adin tarte desberdinetan banatuko da lehiaketa : 5-8 , 9-12 eta 13-16
  • Talde bakoitzetik irabazle bat aukeratuko da
  • Marrazkiak aurkezteko epea : abenduaren 1etik 13ra bitarte (biak barne)
  • Marrazki guztiak jarriko dira ikusgai liburutegian edota kultur etxean abenduak 20tik aurrera
  • Hiru marrazki sarituak liburutegiko 3 irakurpuntu desberdin argitaratzeko egokituko dira
  • Irabazleen izenak abenduak 20 jakinaraziko dira
  • Sariak:
    • Hiru marrazki irabazleak: kultur-etxeko hormak apaintzeko egokituko dira eta baita 2014ko liburutegiko irakurpuntu izateko ere
    • 5-8 eta 9-12 adin tarteko irabazleentzat: bi liburu
    • 13-16 adin tarteko irabazlearentzat: liburu bat + Ana Mari liburudendan gastatzeko 30€ erosketa-bonua