Kategoriaren artxiboa: Sarrerak

Amaitu dira oporrak

Gaurtik aurrera liburutegia zabalik

Gogoratu aste honetan oraindik udako ordutegia izango dugula:

 

Udaletxean jaso behar dugun ikastaro bat dela eta, irailak 4, asteazkena, liburutegia itxita egongo da.

Badatoz oporrak

Ostiralean oporrak hartuko ditugu liburutegian irailak 2 arte

Aprobetxatu azken egunak abuzturako irakugaiz poltsa betetzeko!

DISFRUTATU UDAKO EGUNAK!


Gogoratu irekita dauden liburutegi sareko liburutegietako zerbitzuak erabili ditzakezuela, baita mailegu zerbitzua ere!

Hemen inguruko herrietako liburutegiek abuztuan izango dituzten ordutegiak kontsulta ditzakezue:

Badakizu gainera, Eliburutegian ere mailegu digitala erabiltzeko aukera daukazuela eguneko 24 ordutan, urteko 365 egunetan


Asteazkenean itxita

Astezken honetan, uztailak 17, liburutegia itxita egongo da; tarte horretan datu pertsonalen babesaren inguruko formazioa jaso behar dugulako udaletxean. Barkatu eragozpenak.

Gogoratu gainontzeko egunetan udako ordutegia daukagula:                                           Astelehenak 14:30-20:00 eta asteartetik ostiralera 10:00-13:00

Aukeraz blai!

– Udan ere irakurketari bai!

Handiak eta txikiak, hangoak eta hemengoak, hiltzailedunak eta maitaledunak, lehengoak eta oraingoak, lodiak eta meheak,  paperezkoak eta digitala,  irudidunak eta hitzez beteak… Irakurriz gozatu eta gozatuz irakurtzeko modukoak!

Udako irakurketa aukera ugari dituzu liburutegian zure zain, etorri eta aukeratu!

Poltsikoko liburuak eskuragarri jarri ditugu, pisua eta tamaina aitzaki ez izateko

 

 

Ipuinen orduko bilera astelehenean

Astelehenean ipuinen ordua egitasmoaren inguruko balorazioa eta aurrera begirako plangintza egiteko elkartuko gara liburutegian 17:00etan.

Kontalari bolondres gisa parte-hartu nahi baduzu,  zure iritzia helarazi nahi baduzu edo egitasmoaren nondik norakoak ezagutu nahi badituzu hurbildu astelehenean liburutegira. Egun horretan bertaratzeko arazoak badituzu, beste edozien momentutan ere jarri zaitezke gurekin harremanetan.

Udako ordutegia

Datorren astelehenetik aurrera udako ordutegia izango dugu liburutegian

  • Astelehenak 14:30-20:00
  • Asteartetik ostiralera 10:00-13:00

Gogoratu egutegian zehazten den eran, asteazkena, 19, liburutegia itxita egongo dela.