Kategoriaren artxiboa: Tailerrak

Ostiral honetarako gure proposamena

Artista liburuak sormen tailerra:

Irudimena askatu eta eskuak lanean jarriko ditugu!

Familian edo haurrek beraien kaxa parte-hartu dezaketen tailerra da, dena den,  bost urte bitarteko txikitxoak heldu batek lagunduta etorri beharko dira.

Oharra: komenigarria da izena ematea, martxoak 28 aurretik, liburutegian bertan, telefonoz, emailez edo whatsApp/telegram kanalak erabilita.

Kontalaritza tailerrak Maider Galarzarekin

 

Bi kontalaritza tailer antolatu ditugu datozen asteetarako Maider Galarzaren gidaritzapean.

  • Urtarrilak 25, ostirala, 17:00-19:00 8 urtetik gorako gaztetxoentzako tailerra (3. mailatik aurrera) eskainiko da (Izen-ematea beharrezkoa da, azken eguna urtarrilak 23)
  • Otsailak 8, ostirala, 17:00-19:00 1. eta 2 mailetako gaztetxoentzako tailerra izango dugu. Gaztetxo hauek heldu batekin parte-hartu beharko dute tailerrean (Izen-ematea beharrezkoa da, azken eguna otsailak 6)

Haurrentzako kontalaritza tailerrak

Martxoko lehenengo bi ostiraletan kotalaritza tailerrak egingo ditugu liburutegian. Bi tailer, bata, 8 urtetik gorako gaztetxoentzako, eta bestea, aldiz, tailer familiarra, 5 urtetik gorako haur eta gurasoentzako. Elkarrekin tarte atsegina igarotzeko aukera aparta!

Enerko Haritzak gidatuta, jolas tarteko, kontatzearen inguruan jardungo dugu, trukuren bat edo beste ikasiz agian…

Izen ematea beharrezkoa izango da tailerretan parte-hartzeko.

Azaleko ipuinak tailerra martxan

Atzo izan genuen liburutegian Azaleko ipuinak tailerreko lehenengo saioa.

Gustura egon ziren txiki naiz handiak Saroaren azalpenez, ipuinez eta abestiez gozatzen.

Hurrengo bi saioak, maiatzak 29an eta ekainak 5an, astelehenak, izango ditugu.

Gogoratu tailerrak dirauen ordubetetxoan liburutegi zerbitzua ez dela erabilgarri egongo.

Kontalaritza tailerra

eneko-haritza

Otsailak 15 eta 22 eta martxoak 1, asteazkenak, 18:30-20:30 bitarte kontalaritza tailerra izango dugu liburutegian Eneko Haritzaren gidaritzapean.

Dagoeneko izen emateko aukera daukazue liburutegian. Gogoratu plaza mugatuak direla eta izen emate ordenaren arabera egokituko direla, beraz, interesa daukazueonak azkar ibili!

Zure liburua idatziko duzu? tailerra azaroan

zure-liburua-idatziko-duzu-kartela

Zure liburua idatziko duzu? tailerra antolatu dugu azarorako 6-12 urte bitarteko gaztetxoentzat. Tailerra printzipioz azaroak 9an, 16an eta 23an, asteazkenak, 17:00-19:00, izango da liburutegian. Alabazan taldeko Bego Alabazan-ek gidatuko du tailerra.

Parte-hartzeko beharrezkoa izango da izen ematea, epea irekita dago azaroak 4 arte. 15 parte-hartzaile onartuko dira tailerrean, beraz, izena ematen lehenegoek izango dute lehentasuna.