Kategoriaren artxiboa: Tailerrak

Zure liburua idatziko duzu? tailerra azaroan

zure-liburua-idatziko-duzu-kartela

Zure liburua idatziko duzu? tailerra antolatu dugu azarorako 6-12 urte bitarteko gaztetxoentzat. Tailerra printzipioz azaroak 9an, 16an eta 23an, asteazkenak, 17:00-19:00, izango da liburutegian. Alabazan taldeko Bego Alabazan-ek gidatuko du tailerra.

Parte-hartzeko beharrezkoa izango da izen ematea, epea irekita dago azaroak 4 arte. 15 parte-hartzaile onartuko dira tailerrean, beraz, izena ematen lehenegoek izango dute lehentasuna.

Itzalezko titere tailerreko ordutegiak

Itzalezko titere tailerra

Izena eman duten 18 haurrekin bi talde sortu dira itzalezko titere tailerrerako. Lehenengo taldean 2007-2010 urte bitartean jaiotako haurrek osatuko dute eta bigarrena berriz, 2003-2006 urteetakoek.

Datorren apirilaren 15ean dute hitzordua gaztetxoek Eñaut Gorbearekin liburutegian. 16:00etan txikitxoenen txanda izango da eta 18:00 hartuko diete erreleboa nagusitxoenek. Saio bakoitzak 90 minutu inguru iraungo du.

Kontu-kantu-ukitu errezetak azaleko ipuinak tailerrean

2014-02-26 Azaleko ipuinakAzaleko ipuinetako lehenengo saioan, otsailaren 26an, izena emandako 11 haurretatik 10ek hartu zuten parte.

Saroa Bikandik haurrek eta gurasoek elkarrekin une goxoak tartekatzeko kontu-katu-ukitu errezetak azaldu zizkien. Horiek praktikan jartzeaz gain, ipuintxo batzuk ere kontatu zizkien Saroak txikitxoei.

Hurrengo bi saioak martxoak 12an eta 26an izango dira.

Azaleko ipuinak: izen ematea zabalik

OinaAZALEKO IPUINAK

0-3 adin tarteko haurrentzako eta arduradunentzako tailera

Saroa Bikandiren gidaritzapean

45 minutu inguruko 3 saio izango dira, 18:00etan liburutegian:

  • Otsailak 26
  • Martxoak 12
  • Martxoak 26

Izen emateko epea otsailaren 13tik 21era bitarte izango da, liburutegian bertan. Plaza mugatuak dira!!

*Haur bakoitza arduradun batekin etorri beharko da saioetara

*Saioek dirauten bitartean liburutegia itxita egongo da

“Irakurzaletasuna plazerretik egin behar da” Saroa Bikandi

Saroa BikandiOstegunean, azaroaren 28an,  izan genuen Saroa Bikandi liburutegian irakurzaletasunari, haur literaturari, irakur ohiturei eta ipuinak kontatzearen plazerrari buruz hizketan. Betaratzeko aukera izan genuenok oso gustora egon ginen, hainbat aholku jaso eta liburu ugari ezagutzeko aukera izateaz gain, entzuleek parte-hartzeko aukera eta gonbita ere eskaini baitzuen Saroak. Eta batik bat, bertaratu ginenoi ipuinak kontatzearen irrika hareagotzea lortu zuen.

Goienan argitaratu duten elkarrizketan daukazue Saroaren hitzen pintzeladatxo bat zuenganatzeko aukera.

HITZALDIA: Ipuinak kontatzeren plazerra

Irakurtzen2Ipuinak kontatzeraen plazerra (Saroa Bikandi)

Liburutegitik ipuinen biran elkartu eta famili giroan une goxoen epeltasunaz disfrutatzeko gonbita luzatzen dizuegu. Bide horretan, txikitxoenei ipuinak beldur gabe kontatzeko hainbat truku eta gomendio emango dizkigu Saroak guraso, hezitzaile edota interesa duen edonori.

 Azaroak 28, osteguna, 18:30 Liburutegian