Gu ere kontalari

Gu ere kontalari kartela

Liburutegiak bultzatuta eta herriko gaztetxoenen gogo eta lanari esker 2016ko maiatzean abian jarri berri dugun egitasmoa dugu hau. Kontalari izan nahi duzuen haur nahiz gaztetxo guztiok ateak irekita dituzue!

Helburua herriko txikitxoei, entzule izatetik haratago kontalari izateko aukera eskaintzea da. Ipuinez gozatzeko beste bide bat irekiz.

Saioak haurrentzako izaten dira. Dena den, helduek ere bertaratzeko aukera daukate.

Saioetan kontatzen diren ipuinak kontalariek beraiek aukeratzen dituzte.

Hasiera batean saio bakar baterako data jarri genuen eta lehen urratsa saio hartarako boluntarioak aurkitzea izan zen. Eta orain, urratsez urrats egitasmoa ritmo polita hartuz doala dirudi… Horrela, gaztetxoak izena eman ahala saio berriak osatzen jarraitzen dugu:

  • 2018-02-23, ostirala, 17:00
  • 2018-05-11, ostirala, 17:00
  • 2018-11-09, ostirala, 17:00
  • 2019-02-01, ostirala, 17:00
  • 2019-05-10, ostirala, 17:00
  • 2019-11-15, ostirala, 17:00
  • 2020-02-14, ostirala, 17:00
  • 2020-05-08, ostirala, 17:00

 

Gu ere kontalari egitasmoarekin zerikusia duten blogeko sarrerak ikusi.

Gu ere kontalari iruditan.

fletxia