Ipuinen ordua

Aurkezpen kartelaLiburutegiak bultzatuta eta boluntario taldearen gogo eta lanari esker 2014ko otsailean abian jarri genuen egitasmoa da honako hau. Gogoratu ateak irekita ditugula parte-hartu nahi duen edonorentzat!

Helburua herriko txikitxoei, batik bat, ipuinez eta ahozko kontakizunez gozatzeko aukera eskaintzea da, euskaraz. Dena den, bestelako ekintzak ere tartekatzen ditugu noiz behinka.

Saioak haurrentzako izaten dira eta berauen arduradunak ezin izanten dira liburutegi barruan egon saioak dirauten bitartean.

Hasieran, saio bakarra egiten zen eta bertan 3 urtetik aurrerako haur guztiak batzen ziren. Baina, 2016ko martxotik aurrera adin tartea bereiziz ipuinen orduko bi saio eskaintzen dira: 2-3 urtetik aurrerako txikitxoentzat ohiko ordutegian, 17:25-18:00, eta 5 urteko gelatik aurrerako haurrentzako 16:40-17:15. 2018ko urtarriletik aurrera, berriz, boluntarioen beharrei erantzunez, ordutegi aldaketa finkatuta geratu zen: 16:55-17:30 (5+) eta 17:40-18:15 (2+). 2018/2019 ikasturteari begira, bi saioen formularen balorazioak oso positiboak izan direla, eta batez ere, koxkortzen doazen txikitxoei ere eskaintza zabaltzeko helburua kontuan hartuta, formula berri bat proposatzen dugu: bi saioen formulari hirugarren saioa gehituko diogu; hori ahalbidetzeko, saioen iraupena apur bat laburtuta. Saioak: 17:00-17:20 (8+), 17:30-17:50 (5+) eta 18:00-18:20 (2/3+)

Hasieran bost saio finkatu genituen arren, saioen, haurren eta boluntarioen balorazio positiboa dela eta saio berriak antolatzen jarraitzen dugu:

  • Ekainak 7, ostirala, 17:00-17:20, 17:30-17:50 eta 18:00-18:20
  • Irailak 13, ostirala, 17:00-17:20, 17:30-17:50 eta 18:00-18:20
  • Urriak 11, ostirala,  17:00-17:20, 17:30-17:50 eta 18:00-18:20
  • Urriak 25, ostirala, 17:25-18:00, saio berezia

Ipuinen orduarekin zerikusia duten blogeko sarrerak ikusi.

Ipuinen ordua iruditan.

Ipuinen ordua - bideoa

 

Ipuinen orduko erreportaia Goiena telebistan.

 


fletxia