Haurrentzako kontalaritza tailerrak

Martxoko lehenengo bi ostiraletan kotalaritza tailerrak egingo ditugu liburutegian. Bi tailer, bata, 8 urtetik gorako gaztetxoentzako, eta bestea, aldiz, tailer familiarra, 5 urtetik gorako haur eta gurasoentzako. Elkarrekin tarte atsegina igarotzeko aukera aparta!

Enerko Haritzak gidatuta, jolas tarteko, kontatzearen inguruan jardungo dugu, trukuren bat edo beste ikasiz agian…

Izen ematea beharrezkoa izango da tailerretan parte-hartzeko.