Itzalezko titere tailerreko ordutegiak

Itzalezko titere tailerra

Izena eman duten 18 haurrekin bi talde sortu dira itzalezko titere tailerrerako. Lehenengo taldean 2007-2010 urte bitartean jaiotako haurrek osatuko dute eta bigarrena berriz, 2003-2006 urteetakoek.

Datorren apirilaren 15ean dute hitzordua gaztetxoek Eñaut Gorbearekin liburutegian. 16:00etan txikitxoenen txanda izango da eta 18:00 hartuko diete erreleboa nagusitxoenek. Saio bakoitzak 90 minutu inguru iraungo du.