Gurasoen txokoa

Gurasoen txokoa

Liburutegian dagoen gurasoen txokoan haur eta gazteen hazkuntzarekin erlazionatutako dokumentuak, batez ere liburuak, aurkitu ditzakezue. Esan beharrik ez dago guraso bakoitzak bere haurraren eta egoeraren errealitatera egokituz jorratu beharreko bidea dela norbere haurren hazkuntzarena, hala ere, bide horretan lagungarria izan daiteke ikuspuntu, esperientzia eta gomendio berriak ezagutzea. Horregatik liburutegira gerturatu eta zer dagoen ikuskatzeko gonbita egin nahi dizuegu.

Ondorengo gai hauen inguruko dokumentuak aurkitu ditzakezue:

  • HaurdunaldiaGurasoen txokoa (pinterest)
  • Erditzea
  • Edoskidetza
  • Elikadura
  • Garapen kognitiboa
  • Loa
  • Komunikazioa
  • Jolas bildumak
  • Etab.

 ——————————-

Gurasoentzako baliabide gidaArrasateko eta Aretxabaletako liburutegien eta Txatxilipurdi elkartearen artean argitaratu duten gurasoentzako baliabideen gida ikuskatzeko aukera daukazue Elgetako liburutegian. Gainera, bertan azaltzen diren hainbat dokumentu dituzue eskura, eta bertan ez daudenak liburutegi arteko mailegu bidez ekarri ditzazkegu liburutegi sareko beste liburutegiren batetik.

——————————-

Sarean gurasoentzako sortutako gune hauetan berriz, baliabide, artikulu, etab. ugari aurkituko dituzue:

gurasoak.comTtiklik - gurasoen txokoa

sabeletik mundura - gurasoen txokoa

fletxia