Internet. Wifi gunea. KzGunea.

Konekta zaitezAlde batetik, liburutegian interneteko konexioa daukaten bi ordenagailu daude erabiltzaileen eskura. Bestetik, norberak norbere ordenagailu eramangarria ekarri eta wiffi bidez internetera konektatzeko aukera dago.

Azkenik, liburutegiaren ondoko gelatxo batean KzGunea dago, liburutegiaren ordutegi bera dauka. Bertan, bi ordenagailu egoten dira KzGuneko erabiltzaileek nabigatu dezaten. KzGuneko arduraduna hilean birritan etortzen da normalean.

———————————————

-LIBURUTEGIKO ORDENAGAILUEN ERABILERA ARAUTEGIA-

Orokorrak

  • Liburutegiko bazkide izatea ezinbestekoa da.
  •  Ordenagailuak 14 urtetik gorakoek erabili ahal izango dituzte.
  • Ordenagailuak erabiltzeko berauen erabilpenari buruzko oinarrizko jakintza izan beharko da. Gogoratu liburutegiko langileak ez direla informatikariak eta ez daukatela laguntza teknikorik emateko derrigorrik.
  • Ordenagailu bakoitzean soilik pertsona bat egon daiteke. Bi pertsona egon behar izanez gero liburutegiko arduradunari eskatu beharko zaio baimena.
  • Saioa 30 minutukoa izango da. Denbora hau luzatu ahal izango da inor zain ez badago.
  • Lanerako edo informazioa bilatzeko behar duenak izango du ordenagailuak erabiltzeko lehentasuna.
  • Debekatuta dago eduki homofobo, sexista, arrazista edo pornografikoa duten orrialdeak bisitatzea. Ordenagailuek filtroak izango dituzte ahal den neurrian hori eragozteko.
  • Erabilpena eska­tzen duenak arduratu beharko du ordenagailua zain­tzeaz eta behar bezala erabil­tzeaz. Ezin izango du manipulatu, ezta kanpoko programarik instalatu ere.
  • Ordenagailuaren soinua erabil­tzeko bakoi­tzak bere entzun­gailuak erabili beharko ditu.
  • Erabilera ukatu ahal izango zaio liburutegiko nahiz ordenagailuetako arauak betetzen ez dituenari eta baita jarrera desegokia daukanari ere.
  • Ordenagailuen zerbitzua liburutegiaren itxiera baino 5 minutu lehenago amaituko da.

fletxia