Mailegua

Maileguan hartu daitezkeen dokumentuen kopurua eta epeak:

  • Mailegu pertsonala
      • 3 liburu (21 egun)
      • 1 DVD (7 egun)
      • 1 aldizkari (7 egun)
      • 1 CD (7 egun)
  • Mailegu kolektiboa: elkarte edota taldeentzako mailegua da
      • 10 liburu (30 egun)
      • 2 DVD (14 egun)
      • 2 aldizkari (14 egun)
      • 2 CD (14 egun)
  • Liburutegi arteko mailegua (LAM): gure liburutegian ez ditugun dokumentuak bestelako liburutegietan eskatu ditzakegu. Nahitaezkoa da Elgetako liburutegiko bazkide txartela izatea
    • 2 eskaera aldiko (3 aste)
  • Mailegu digitala (e-liburutegia)
      • 3 liburu (21 egun)
  • Maileguen luzapena egin ahal izango da, dokumentuok erreserbarik ez badaukate. Berriztapena, liburutegira etorrita, telefonoz edo internet bidez egin daiteke. LAM bidez ekarritako dokumentuetan luzapena egiteko aukera kasu bakoitzean aztertu beharko da.

 Mailegu-mugimendu arauak

  •  Zerbitzu hau erabili ahal izateko nahitaezkoa da liburutegiko txartelaren jabea izatea, Elgetako liburutegikoa edo Euskadiko Liburutegi Sistema Nazionalaren barnean dauden liburutegietakoren batekoa.
  • Mailegua pertsonala da, hau da, mailegu-txartelaren jabeari egiten zaio eta ez beste lagun edota senitartekoei. Liburuaren itzulketa berriz, hartzaileak berak aukera ez izatekotan, beste lagun baten bidez egin liteke.
  •  Dokumentu gehienak dira mailegagarriak, ala ez den kasuetan dokumentuetan bertan zehaztuko da. Esaterako:

– Erreferentziazko lanak

-Azken hilabeteko aldizkarien aleak ez dira maileguan utziko.

– Interes historiko edo bibliografikoa duten obrak ez dira maileguan utziko, ez eta beren ezaugarri tekniko edo fisikoak direla-eta Liburutegiak zaindu nahi dituenak ere.

  •  Liburuak dokumentuan adierazitako epea baino beranduago itzultzen badira, hartzaileak atzerapen egun bakoitzeko beste egun bateko ezgaikuntza-zigorra jasoko du (hau da, ezin izango duela dokumenturik atera beste horrenbesteko denboraz).
  •  Dokumentuak itzultzeko epea amaitu ondoren ez badira itzuli, idatzi bat bidaliko da eramandako dokumentuak itzultzeko eskatuz eta itzuli ezean irakurle gisa behin-behineko baja emango zaiola ohartaraziko zaio, hau da, ezin izango du liburutegia erabili dokumentuak itzuli arte.
  •  Ez bada dokumentua itzultzen, betiko baja emango zaio eta udalak erabakitako ekintzak abiaraziko dira dokumentu horiek itzul daitezen.
  •  Dokumentua galdu edo apurtuz gero, hartzaileak berria erosi beharko du. Dokumentu bera lortzea ezinezkoa izango balitz liburutegiko arduradunak zehaztuko lioke ezaugarri antzerakoak dituen beste zein dokumentu erosi behar duen.
Erreserbak

  • Erabiltzaile bakoitzak bi dokumentu erreserbatu ahal izango ditu aldi berean.
  • Liburutegiak telefonoz emango dio abisua erabiltzaileari erreserbatutako dokumentua erabilgarri aurkitzean.
  • Abisua jaso ondoren irakurleak 3 eguneko epea izango du gehienik jota liburua jasotzeko.Epe horretatik kanpo, liburua erreserba zerrendako hurrengo irakurleari egokituko zaio eta inor ez balego, beste erabiltzaileentzat eskuragarri jarriko da.
  • OPAC erabilita erreserbak internet bidez egin daitezke. 
  • E-liburutegian ere bi liburu erreserbatzeko aukera du erabiltzaile bakoitzak. Jakinarazpena emailez bidaltzen da.

fletxia