Marrazki lehiaketako irabazleak

Atzo banatu genituen marrazki lehiaketako irabazleen artean zegozkien sariak.

2016-11-marrazki-lehiaketako-irabazleak

Txikitxoenen taldean, 5-8 urte bitarteko parte-hartzaileenean, Ines Egizabal Barrachina (5 urte) izan zen marrazkirik originalena aurkeztu zuen parte-hartzailea epaimahiaren ustez.

Hurrengo taldean, 9-12 urte bitarteko haurrenean, berriz, Uxue Gallastegi Elorriagaren (11 urte) marrazkiak jaso zituen boto gehien. Horrez gain, Amaiur Guridi Villaren (10 urte) marrazkiari ere aipamen berezi bat egiteko eskatu didate, etorkizuneko miraz irudikatu baitu liburutegia.

Azken taldean, 13-16 urte bitarteko gaztetxoenena, ez zen marrazkirik aurkeztu. Ea datorren urtean animatzen diren!

Lan politak egin dituzte guztiek ere! Eskerrik asko parte-hartzeagatik! eta eskerrik asko Arrasateko Bibliotekako kideei ere epaile ardura beraingain hartzeagatik!


MARRAZKI IRABAZLEAK

ines-eguizabal-barrachina-5urte

Ines Eguizabal Barrachina (5 urte)

uxue-gallastegi-elorriaga-11-urte

Uxue Gallastegi Elorriaga (11 urte)

MARRAZKI GUZTIAK IKUSI

amaiur-gurdi-villa-10-urte

Amaiur Guridi Villa (10 urte)