Marrazki lehiaketako irabazleak

Liburutegiko II. Marrazki lehiaketako irabazleak aukeratu ditu epaimahaiak:

  • 1. taldean, 5-8 adin tarteari dagokiona: AMAIUR GURIDI VILLA

1. taldea 1

  • 2. taldean, 9-12 adin tarteari dagokiona: UXUE GALLASTEGI ELORRIAGA

2. taldea 1

Aurten parte-hartzea iaz baino baxuagoa izan da eta beste taldeetan ez da marrazkirik lehiatu, beraz, bi horiek dira, Nork irakurtzen dit? marrazki lehiaketako saridunak.

Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei! Datorren urtean beste aukera bat izango duzue… Gainera marrazki guztiak ikusgai jarriko dira liburutegirako eskaileretan urtarriletik aurrera.

Mila esker, baita ere, epaimahiko bi kideei: Ane Miren Berasategi eta Amaia Miner, Arrasateko Bibbliotekako kideak biak. Ez dutela lan erraza eduki aitortu dute, oso ideia eta marrazki originalak aurkeztu bait dituzte Elgetako gaztetxoek. Zorionak denoi!