Zure liburua idatziko duzu? tailerra azaroan

zure-liburua-idatziko-duzu-kartela

Zure liburua idatziko duzu? tailerra antolatu dugu azarorako 6-12 urte bitarteko gaztetxoentzat. Tailerra printzipioz azaroak 9an, 16an eta 23an, asteazkenak, 17:00-19:00, izango da liburutegian. Alabazan taldeko Bego Alabazan-ek gidatuko du tailerra.

Parte-hartzeko beharrezkoa izango da izen ematea, epea irekita dago azaroak 4 arte. 15 parte-hartzaile onartuko dira tailerrean, beraz, izena ematen lehenegoek izango dute lehentasuna.