Bera eta ezinezko oparia

Abenduak 13an, Ipuin kontalari saio berezi bat izango dugu Liburutegian. Txankakua Elgoibarko Merkataritza elkarteak lagunduta, Maider Galarzak, Jasone Osoro eta Mikel Cornejok bereziki prestatutako “Bera eta ezinezko oparia” ipuina kontatuko digu.

Beti bezala bi saio egongo dira. Lehenengoa HH5eko haurrentzat 5etan eta bigarrena 5:30etan LH1, LH2 eta LH3koentzat. Etortzen direnen artean opari ugari zozketatuko dira.

Arren puntualtasuna eskatzen dizuegu, behin saioa hasita ez da inor Liburutegian sartzen utziko eta Blogean zintzilakatuko ditugun argazkiak egingo ditugu.