eRakurleak

ELIBURUTEGIKO EUSKAL LITERATURAREN IRAKURKETA TALDE DIGITALA

Jon Arretxe: “Agian esan didaten politenetakoa zera da, Toure irakurtzen dutenetik bestela ikusten dituztela gure artean bizi diren afrikarrak”

Erakurleon galderak erantzun zituen atzo Jon Arretxek twitterren. Hementxe duzue kontatu zigun guztia! Toureren bosgarren abentura liburua irakurri dugu, @ArretxeJon. Inoiz asmatu duzun pertsonaiarik kuttunena duzu Toure? Bai, zalantzarik gabe. Asko maite dut Toure. Arrazoi berezirik baduzu hain maitea izateko?… Jarraitu irakurtzen →

Iritzi trukea: “Sator lokatzak”

Toureren eta bere lagunen peskizan, San Frantziskora eraman gaitu Jon Arretxek. Sator lokatzetan baino, miseriaren, gentrifikazioaren eta kritika sozialaren mugetan jarri gaitu Tourek (edo Arretxek?). Eta zuk, erakurle, nolako irakurketa izan duzu? Zer azpimarratuko zenuke liburu honetatik?

Toure Bilbon barrena

Toure detektibea San Frantziskon barrena ibili da Sator lokatzak-en orrialde batetik bestera. Beraren eta lagunen ibilerak mapan kokatuta ikusi nahi? https://drive.google.com/open?id=1dIl5TvdadzbXuuKc0gCBocuMx8G_gxEn&usp=sharing

Gorom-Goromdik Bilbora

“- Gorom-Goromen antz apur bat izan behar du zure hiriak -erantzun nion nik-. Gurean gauzarik kilikagarriena ostegunetako azoka erraldoia da, Saheleko onena, diotenez. Bestela, ezer gutxi dago egiteko, birizik irauteaz aparte. -“Gorom-Gorom” -errepikatu zuen.- Asmatutako izena dirudi. -Ba oso erreala… Jarraitu irakurtzen →

Bereber bereber BEREBAR

“Berebar tabernaren sarreran gizon txiki bat topatu nuen, te edalontzi erdi hustua eskuan. Aliou Koiate kora-jole ginearra zen, ezohiko afrikarra, isila, lotsatia, zintzo itxurakoa eta zintzoa benetan; eta, bitxiena: betaurrekoduna” Sator lorratzak. Jon Arretxe 1994an heldu zen Rifetik Abdelkarim El… Jarraitu irakurtzen →

Jon Arretxe: “‘Obabakoak’, adibidez, edonori gomendatuko nioke”

Ikasturte honetako lehenengo galdetegia erantzun digu Jon Arretxek. Zein liburu d(it)uzu mesanotxe gainean? Yeruldelgger. Muertos en la estepa, Ian Manook-ena. Nor gorroto duzu zuk idatzi nahiko zenukeen liburu hori idatzi duelako? -Inor ez. Zer irakurtzen duzu komunean? Lehen egunkaria, paperezkoa,… Jarraitu irakurtzen →

Kritikak: “Sator lokatzak”

Jon Arretxeren Sator lokatzak irakurtzen bukatzen dugunean, guk geuk egingo diogu kritika, baina zer da orain arte esan dutenak Euskal Herriko kritikariek? Javier Rojo (Diario Vasco): “Aurreko nobeletan umorearen aztarnaren bat aurki liteke. Honetan, dagoeneko, ez” Amaia Goikoetxea (111 Akademia)

E-dazlea: Jon Arretxe

Hilabete honetako e-dazlea Jon Arretxe Perez (Basauri, 1963) dugu. Euskal  nomada dugu ia, Gasteizen bizitu ondoren, gaur egun Arbizun (Nafarroa) bizi baita. 1991n argitaratu zuen bere lehen liburua, eta ordutik, 20 lan baino gehiago idatzi ditu. Horietako asko, bidaiak edota… Jarraitu irakurtzen →

E-rakurgaia: “Sator lokatzak”

Ikasture berri honi ekiteko, Jon Arretxeren azken liburua aukeratu dugu: Sator lokatzak. Arretxek Touré detektibearen bosgarren istorioa dakargu, berriz ere Bilbo dugu eszenatoki, San Frantzisko auzoa zehazkiago, “Afrika txikia” ere deitzen diotena. Ez dugu misterioa argituko hemen, baina Arretxek berak… Jarraitu irakurtzen →

Iritzi-trukea: “Rock´n´roll”

Aingeru Epaltzaren Rock´n´roll irakurri duzun hori… Harrapatu zaitu izenik gabeko Iruñean kokatutako nobela beltzak? Edo “izutu” zinen lehenengo bi orrialdeekin? (Epaltzak berak kontatu digu irakurle batek baino gehiagok aitortu diola hori…) Eduardo Saragueta kazetari txit xelebre hori, zer moduzko pertsonaia… Jarraitu irakurtzen →

« Bidalketa zaharragoak

© 2017 eRakurleakWordPress(e)kin eginda

Theme by Anders NorenUp ↑