“Sentitu nintzen Itxaro Bordaren %100 Basque eleberriko pertsonaiaren gisan, zeinek denbora akabatzen baitu gasna jaten, kolesterola tasa zapartaraztekotan, eta gogora jin zitzaidan ene aitaren gasna”.

“Gasna”. Baionak ez daki (Bea Salaberri)

Itxaro Bordak Baionaz badaki zerbait, bertan jaio zelako 1959an, eta bertan bizi baita: poeta, itzultzailea, nobelagilea, zutabegilea… Zer ez da Itxaro Borda? Berari zor diogu euskal detektiberik ezagunena (Amaia Ezpeldoi).

Salaberrik %100 Basque aipatu digu Baionak ez daki-n. Hain zuzen ere, 2002an Euskadi Saria jaso zuen Bordak lan horrengatik: osorik dago irakurgai sarean.