“URRIAREN 7A:

Kontatu dit Ertzaintzak Kukutza gaztetxea indarrez hustu zuela pasa den astean. Bestelako albisteei ez diet arreta-zipitzik eskaini… Ondo dabilela jakitearekin aski daukat”

Kristalezko begi bat. Miren Agur Meabe

Kukutza Bilboko Errekalde auzoko gaztetxea da. Hiru garai izan ditu, eta hirugarrenari egiten dio erreferentzia liburuko aipuak.

2011ko irailaren 21ean Ertzaintza eta Bilboko udaltzainek Kukutza desalojatzen hasi ziren eraikina botatzeko (nahiz eta enpresak ez zuen bertan deus egiteko asmorik). 1998tik okupatua zegoen eraikina eta ekimen kultural handia zuen. Protesta handiak izan ziren bi egunetan: 64 atxilotu, 76 zauritu eta  poliziaren indarkeriarengatik 53 denuntzia egon ziren.

20 lagun, gutxienez, epaitu dituzte azken urteetan Kukutzako gertakariengatik.

Gaztetxeak elkartasun uholdea jaso zuen, nahiz eta Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak poliziaren jarduna defendatu zuten.

descarga