“Erdi-erdia, goiko aldean, Bittori dago, Luisa eta Dolores gazteen izeko, haien amaren ahizpa. Aliceren ipuineko erregina ematen du. Kokotza goian, sorbaldak atzean, ile zurea mototsean bildua”.

Amaren eskuak. Karmele Jaio

Istorioaren nondik norakoak, ziurrenik denok ezagutzen ditugu: Alicek lo hartzen du eta zuhaitz baten barrura jausten da. Han, katu bati segika, mundu zoragarri batean murgiltzen da. Tartean, Bihotz Erreginaren jauregira iritsiko da (hain zuzen ere, izeko Bittorirekin alderatzen duena Jaiok).

Baina istorioak baditu zenbait datu kurioso:

  • Lewis Carrollen idazle ingelesak 1865ean argitaratu zuen nobela ezaguna da Alice in wonderland. 
  • Garaiko Ingalaterrako gizartearen, hezkuntzaren eta politikaren satira gisa idatzi zuen Carrollek -Charles Ludwige Donhson erreberendoaren izengoitia-, eta bere lagunak ere karikaturizatu zituen istorioan.
  • Alice Liddle haurra izan zen Carrollen musa pertsonaia sortzeko. Oxfordeko dekano baten alaba zen. Aitaren laguna zen Carroll.
  • 1998an, lehenengo edizioko liburu bat milioi eta erdi dolarrean saldu zen (inoizko haurrentzako libururik garestina bihurtu zen, ondorioz).
  • Istorioak bertsio zinematografiko ugari izan ditu. Azkena, Tim Burtonen bertsioa Walt Disneyrako (2010).

Amaren eskuak nobelan behin baino gehiagotan agertzen da ipuin honi erreferentzia. Nerearen senarrak (Lewis izenekoak, egileak berak bezala) gauero irakurtzen dio alaba Maialeni, besteak beste.