“-Ez dituzu patatak jan behar? – galdetu dio Maitek, eskuan sardexka duela. Gorantz igo du eta itsasotik ateratako Neptunoren antza hartu dio Nereak. Bizarra falta zaio bakarrik”.

Amaren eskuak. Karmele Jaio

Mitologia erromatarreko jainkoa da Neptuno, itsasoarekin lotzen dena. Ur eta itsasoetako jainkoa da, berak gobernatzen ditu mitologiaren arabera horiek denak (alegia, mitologia greziarrean Poseidon dena).

Hasiera batena, hodeien eta euriaren jainkoa zen. Baina Kristo Aurreko 399an, mitologia grekoko iruditeria hartuta zabaltzen hasi zen.

Itsasoan bizi da, urpeko urrezko gaztelu batean eta bere hiru-hortzekoa astinduz eragiten omen zituen lurrikarak, ekaitzak…

Zaldiz eta izurdez inguratua marraztu izan zaio. Erromako zein Greziako mitologietan maitasun-kontuetan erabat emankorrak zirenez euren jainko-jainkosak, Neptunoren “prentsa arrosa” ere egingo dugu, motz bada ere:

Anfitrite, Halia, Amimone, Toosa, Ceres, Medusa eta Klito izan ziren bere emazte. Seme-alaba ugari izan zituen horiekin: tritoia, nereidak, Atlas, Pegaso…

neptuno