“Maite nauzu? esan nion bat-batean. Emakumea isilik geratu zen, niri begira.

Orduan ust dut ulertu zuela. Haren bihotza zeraman gizonaren alarguna nintzela”.

X hil da. Alaine Agirre

Euskal Herria omen da mundu mailan transplante gehien egiten diren tokietako bat. Noski, zerikusia du emaile kopurua ere bataz bestekoaren gainetik dagoela: Hego Euskal  Herrian, 54 emaile daude milioi bat biztanleko (Europako bataz bestekoaren oso gainetik).

2016ko datuak oraindik ez dira publikoak, baina 2015ean, 269 lagunek jaso zuten beste norbaiten organoa EAEn: horietako 10ek, bihotza. Azken hamar urtetan, 133 bihotz transplante egin dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.

Iazko urte bukaeran, lehenengo bihotz artifiziala ere transplantatu zuten Nafarroan.

8fa94b0a10937eda221a5f7e944954a0