“Mokattam, gure auzunea, asto batek asfaltoan kraskatutako intxaur baten antzekoa da. Kras-kras. Eta nik lehenbailehen atzean utzi nahi izan ditut satsak eta kiratsak, zakur argalak eta oilo gosekilak. Eta, Kairora bidean, zaborretara doan lehen kamionetak aurreratu nauenean, ez bat eta ez bi, haren atzealdeko xafla herdoilduari heldu diot”.

(Laranja bat zaborretan, Patxi Zubizarreta)

Mokattam Kairoko mendi-lerro eta auzune txiro bat da, hiriaren hego-ekialdean. Arabieraz, mokattam hitzak “moztu” esan nahi du, zuzen-zuzenean erreferentzia eginez mendiek duten itxurari.

Badu berezitasunik auzuneak: izan ere, bertan bizi dira Kairoko zabor-biltzaileak.