Aingeru Epaltza ordenagailu aurrean eseri zaigu, erakurleen dudak argitu eta Rocknroll-en sekretu guztiak azalarazteko. Hona kontatu diguna!

Ia 400 orrialdetako nobela batentzako izenburua aukeratzea ez zen erraza izango. Zergatik ?

Egia erran ez zen hautatu nuen lehenbziko titulua. Bi-hiru aldiz aldatu nuen idatzi bitartean. Normalean beti izateb da idazten dudan azken, alegia, nire liburu gehienetan erabakitzen dudan azken gauza dela.

eta azkenean, zer dela eta? Osaba Louri gorazarre egin nahi izan zenion?

Ba bai, nire gaztetako ikono bat izan zen osaba Lou. Eta izugarri gustatzen zitzaidan kanta hura r`n`roll. Orainik noiznahi entzuten dut.

 Eduardo Saragueta sortu zenuen, heroia edo anti-heroia zenuen buruan? 

Niri heroiak baino gehiago antiheroiak gustatzen zaizkit. Nire liburu guztietan agertzen da hori. Heroitasuna, gertatzekotan, kasualitatez

Irakurri dugu 2 istorio lotu nahi izan zenituela: kazetari desastrea + legenda herrikoi bat. Erraz elkartu zenituen 2 muturrak?

Erraz ez dakit. Batak bertzea ekarri zuen. pertsonaia banuen. Kontakizunari abia emanen zion gertakaria falta nuen. Halako baten legenda. alegia, halako batean legenda urbano hori etorri zitzaidan burura, nik hasieran kontakizun motz baterako nuen arren.

Beraz, arrautza edo oiloa. izatekotan, honetan lehenago izan zen Eduardo…

Hala uste dut, nahiz eta liburua duela 17 urte argitaratu eta ia 20 idazten hasi nintzenetik. Kazetaria izana naiz eta nire gaztetako lanbidean girotutako istorio bat idazteko asmoa aspaldikoa nuen. Kazetariak desastre izan behar zuen, nahitaez. Nire giroan denak halakoak izaki.

Eta laguntasunaren apologia edo Judasen apologia da Saraguetaren lagun koadrilarekin sortu zenuen istorio hau?

ez dakit ba. errealitatearen apologia, zerbait izatekotan, edo biziarena. Adiskidetasuna eta traizioa txanpon beraren bi aldeak dira.

17 urte badira idatzi zenuela eta oraindik irakurtzen da. Ze feedback jasotzen duzu irakurleen aldetik? Berriki izan zara Getxon

Oraindik badabil, harrigarria bada ere. batzuetan nekegarria egiten zait galdera gehienak alderdi linguistikoei buruz direnean

Finlandierara itzulia dago . Nola heltzen da euskal literatura Europako iparralderaino?

Kasualitateak bata bertzearen gainean metatzearen ondorioz. Finlandiar bati gustatu zitzaion eta horrek ber gain hartu zuen itzulpena.

Oraingoan ez dut liburua irakurri, baina ongi gogoan dut lehenengo atal horrek egin zidan inpresioa. Ez nekien genio baten aurrean nengoen edo ikaragarrizko mutur handi lotsagabea. Gala ere, jarraitu nuen eta liburua irentsi nuen.

Potentea iruditu zitzaidan. Irakurlea harrapatzeko modukoa. Amerikarrek diote liburu -edo film- baten hasiera oso indartsua izan behar dela. Genio ez dut uste. Lotsagabetik gehiago dut geniotik baino. Eta hala jarraituko. Jainkoa lagun.

Ba, nirekin lortu zenuen

Poztu egiten naiz. bada lehenbiziko bi orrialdeekin izutu nuenik.

.rekin gertatu zitzaigun moduan, hasieran ohituta ez gauden euskalkian egoteak pereza ematen du. Berehala gainditzen da parte hori.

Ulertzen dut perezarena. Baina niri gehien gustatu izan zaizkidan liburuak izan dira beti lan gehien eskatu didatenak.

Eta bukaera “erromantiko” hori? Aurrez pentsatua edo horrela suertatu zelako?

Ez da happy end bat, baina zerbait iradokitzen dut. 400 orrialdetan hain bizimodu txarra eman eta gero zor nion Edu gizajoari. Bestalde, nire lehen lanetan joera izan dut nire pertsonaiak, hein batean bederen, azkenean salbatzeko. Ez nituen erabat hondoratzen.

Azkenaldian aldatu duzu joera hori?

Aldatu ez dakit. Eztitu bai. Liburu bakoitzean eztabaidan aritzen naiz nire buruarekin. Bertzeak bertze hizkeraz. Hurrengoa, seguru aski alegia, hurrengoa ez da hain “ekialdekoa” izanen. Hurrengo bi hilabetetan iritzia aldatzen ez badut, bistan dena.

Aipatu duzu 3 urte behar izan zenituela idazten… Nondik ateratzen dira indarrak, ideiak, koherentzia mantentzeko gaitasuna…?

Beharbada gaztea nintzen eta burua -eta gorputza- orain baino sasoi hobean. Edozein arratsetan 3-4 ordu sartzen nituen. Goiza nire lanbidean eta arratsaldea etxeko kontuetan pasatu ondoan. Gaur ez nintzateke horretarako gauza.

Iruñean kokatu duzu istorioa iruindar pertso-petoa zarelako, sinesgarriagoa izateko edo beste arrazoiren batengatik?

Erran berri dudan bezala, hain zuzen ere sinesgarritasun ezaren beldur ez nuen Iruñea aipatu, nahiz eta garbi egon agertokia horixe dela.

Behin baino gehiagotan,irudimen ariketa batean liburuan azlatzen diren garitoak lokalizatzen saiatu naiz. Latzena da tokiak, enfin, hala nola kokatu ditut ninbaiten. Pertsonaiak, ordea, nonahi aurkitu ditut… 

Izenik gabeko hiria izateak dakar hori. Beharbada orain idatziz gero lotsarik gabe erabiliko nuke Iruñea hitza eta bertako karrikak etab.

Zer ez da seinale ona?

Horrelako desastreak hain gertu izatea XDDD

nik segituan imajinatu nuen Iruñea… nahiz eta orain diozula… akaso ez dudan behin ere irakurri izena liburu osoan…

Ez baita inolako momentutan izena agertzen. Baina Iruñea da. Leioako ikasle batzuek lan bat egin zuten liburuaren geografiaz. Egun batez zeharkaldi bat antola nezake iruñean barna, lekuz leku. Libertigarria litzateke. Bat edo bat ez dago jada.

Ederra litzateke!

Turismo agentzia batekin edo Udalarekin mintzatuko naiz oraintxe. Edo bitartekaririk gabe. gaurko nekazaritza bezala, zuzenean bezeroari. Deitu eta antolatuko nuke. Lehenbizi liburua irakurri behar berriz

Dolores Redondo rules.

Ba ikusi, redondoren liburuek halako bulkada bat eman diote gure genero beltzari. Hark egin duena euskaraz egin ez genuelako

 

Gauza bera pasa zait niri. Liburuan aurrera egin arte ez naiz konturatu izena ez dela agertzen

Ez dut uste hori txarra denik. Dena dela, behin eta berriz ibili izan banintz Iruñea gora eta behera, eta gazteluko plaza, eta Karlos III.a eta Donibane eta Alde Zaharra, aldatuko zen zerbait liburuak utzi dizun irudipena?

itzala izan du, beraz, liburu honek!

Itzala, euskal liburu batek itzal egin dezakeen neurrian. Itzala bai, baina ez itzela.