“- Aizu baina, badakizu? Airbus A380 hegazkinak eragin kutsaduraren ondorioak zein dira? Zigarreta zenbaitzuenari konparatuz? Zer?

-Ostatuetako keaz egiten duten auzia ez da zuzena! Dena den, auskalo noiz arte beteko den!

-Ezina! hemendik sei hilabetetara lehengora berera itzuliko gara.

-Ea ordukotz zure A380ei buruz debekurik jartzera ausartzen diren…”

“Txipiroiak Donostian”. Baionak ez daki (Bea Salaberri)

Airbusa sortzen 1988an hasi zen Jean Roeder ingeniaria. Jende asko garraitu ahal izango zuen hegazkina sortu nahi zuten (gehienez ere 848 eraman ditzake), Boeing fabrikaren hegemonia hautsi asmoz. Aurkezpen publikoa, baina, 2005ean egin zen eta lehenengo bidaia 2005eko apirilaren 27an (haratx!  bi egun barru!) egin zuen, Frantziako Tolosatik eta sei laguneko tripulazioarekin. Atlantikoa lehenengoz 2006ko abuztuaren 25ean zeharkatu zuen: Medellinera (Kolonbia).

Guztira, 25.000 milioi dolarreko aurrekontua bideratu zuen Airbusek hegazkin hau sortzera.