Alaine Agirrek fin demonio erantzun ditu erakurleon testeko galderak. Begira zer kontatu digun!

Zein liburu d(it)uzu mesanotxe gainean?

Mudantzan nabil, ta, beraz, mesanotxie hutsik. Portxierto: mesanotxie espeziala hartun neuen, liburuek gordeteko apal ta guzti.

Nor gorroto duzu zuk idatzi nahiko zenukeen liburu hori idatzi duelako?

Annie Ernaux, zelan ez. Gorroto ta maite dot, zoroki gorroto, ta eroki maite. Askotan pentsaten dot Anniek neuretzat idatzi deuela idatzinikue.

Zer irakurtzen duzu komunean?

Tintinen abenturek. Lagungarridxek eta gomendagarridxek diez komunerako!

Eta hondartzan, igerilekuan, mendian…?

Igerilekuen Chopin entzuten dot, ur-azpiko mp4 horretako batetik. Ezta makala inbentue!

Zein da gehien oparitu duzun liburua?

Neuk idatziniko ipuinek oparituten dotez. Dentistiek be, albaitaridxek be, geure beheko okiñek be, badekoiez neure ipuinek.

Euskal liburu gomendagarriena, zein da?

Idearik bez!

Ze abesti da literatura?

Anarin abestidxetatik, dan-danak.

Nori emango zenioke Nobel saria?

Annie Ernaux-ri.

Umetako liburu kuttuna zein zenuen?

Harry Potter.

Poesia liburu bat gomendatzekotan, zein izango litzateke?

Orain hilak ditugu, Karmele Jaiona.

Entseguak irakurtzen dituzu?

Tintinen komikidxek akabaten dotazeniko, komunen. Horrek be gomendagarridxek diez: kiwidxek baino efikazauek.

Zer ez zenuke berriz irakurriko?

Dana berrirakurten dot.

Eskolan irakurtzera behartutako ze liburu gorroto duzu?

Bakarra gorrotatu neuen, eta zelan gainera; amaitxukera arte irakurri neuen, halan da be. Izenburue ezin akorda nabil baie.

Liburu bat gomendatzeko eskatzen dizutenean, zein izaten da?

Gomendatuteko eskatuten dozten pertsonien arabera.

Best-sellerrak: bai edo ez?

Zeitzik ez?

Nola aukeratzen duzu zer irakurri?

Neure maitaliek oparituten doztez neure gustoko liburuek (horregaitxik da nire maitalie): eta, haretatik danatatik, egunen, neure aldartien, ingurugiroko tenperaturien, musika aparatuen dauen diskuen araberakue izeten da nire hautue.

Nork nahiko zenuke erantzutea galdetegi hau?

Txani Rodriguezek. Bai, bai. Berak.

Ze liburu izango da mesanotxera eramango duzun hurrengoa?

Hori ezin lei esan, intimotxue da ta!