“Ez dut gauza handirik gogoan, egia esan behar badizut, eszena batzuk baino ez. Batean, hobekien oroitzen dudanean, Alma Mahler agertzen zen, baina ez zen Alma Mahler bera, baizik eta antzeko emakume bat, ez dakit ulertzen didazun… Ez dakit zergatik lotzen dudan Alma Mahlerrekin, izen hori etorri zait burura esnatu bezain pronto”

‘Zelula lokartua’. Inon ez, inoiz ez. Iban Zaldua

Nor zen Alma Mahler (Viena, 1879-New York, 1964)?

Alma Schindler (Gustav Mahler konposatzailearekin ezkondu ondoren hartu zuen bere abizena) konposatzaile ezaguna izan zen Austrian. Emil Schindler margolariaren alaba zen, eta artista ezagunez inguratua hazi zen.

1902an ezkondu zen Gustav Mahlerrekin. Elkarrekin bi alaba izan zituzten: Maria (haurra zela hil zena) eta Anna. Eta ezkondu zenean… horratx, ezkon-bizitzara murriztu ziren Alma Mahlerren lanak, bere sorkuntza artistiko eta intelektualak alde batera utzita (nahiz eta Gustav Mahlerren obren kopista eta probatzailea bera izan zen).

Eta bazirudien, ustez, bide horrekin gustura zegoela… baina, ez, Alma nazkatu zen Gustav Mahlerren “emazte” baino ez izaten eta 1910eko udan, Tobelbadeko balnearioan Mahlerrekin zuen ezkon-bizitza uztea eta erabaki zuen, eta Walter Gropius arkitektoarekin -Bauhaus mugimenduaren sortzaileetako bat- harremana eraiki zuen.

Mahlerri orduan bere emaztearen lanarekiko interesa berpiztu omen zitzaion… baina beranduegi zen. Almak beste bide batzuk hartu zituen, eta ordutik aurrera izan zen Paul Kammerer biologoaren laguntzailea, Oskar Kokoschka margolariaren musa…

1938an, Austriatik AEBtara ihes egin zuen orduko bere senarra zenarekin, Franz Werfel idazlea, senarra judua zelako. Hasiera batean Los Angeles bizitu ziren elkarrekin, baina 1945ean, alargun ondoren, New Yorkera joan zen Alma Mahlerrek. Etxeorratzen hiriko bizitza kulturalaren barruan, pertsona destakatua izan zen. Mein Leben izenburupean, bere memoriak argitaratu zituen.

2001ean, Bruce Beresford zuzendariak bere bizitzari buruzko film bat egin zuen: Bride of the wind.

1269421338_0

Alma Mahler, 1909an