Ana Isabel Morales pantaila aurrean eseri dugu, kafe bat eskuan, erakurleon galderak erantzuteko.

Erraza al da eta aurrejuzguak bezalako liburu klasiko bat itzultzea?

Karkar. Klasikotasunak bere abantaila eta desabantaila du: abantaila=oso aztertuta egotea eta desabantaila=erantzukizun handia.

Euskarara itzultzeko ere desabantaila hori badago?

Bai, klasiko gutxiago dauzkagulako euskaratuta, sarri autore 1en liburu bakarra.Nolabait haren ordezkari bihurtzen da itzulpen hori. Jakina, horrek ere oso kitzikagarri bihurtzen du lana, eta ohore handia.

Beraz, euskarara itzultzea ardura izugarria da!

Karkar, ez hainbeste be. Ez gara hain inportanteak. Ardura izugarria da 800 eurorekin familia bat elikatzea, adibidez.

Zuk erabaki al zenun itzultzea edo enkargu bat izan zen?

Eusko Jaurlaritzak lehiaketara ateratzen duen Literatura Unibertsaleko deialdian atera zen.Aurkeztu nintzen eta esleitu zidaten.

Zer izan zen zailena eta zer kitzikagarriena itzultzerakoan

Zailena: Austenen estiloaren ezaugarriak ezagutzera heltzea eta ispilatzen saiatzea. Kitzikagarriena: ahots desberdinei nortasuna ematea.

Ahots horien artean kuttunik baduzu?

Elizabeth (nola ez) eta Collins jauna.

Collins jauna! Hau bai ez nuela espero!

Berba egiteko era hori karamelu bat da itzultzaile batentzat!

XVII. mendean kokatzen da. Itzultzeko ezinbestekoa da testuinguruaz informatua egotea? nola egiten da hori?

Nik usteezinbestekoa dela ñabardura kulturalez ondo jabetzeko.Garaiari buruzko liburuak eta orduko beste autore batzuk irakurriz. ETa ahal dela objektuak ikusiz. Garai hartan ez zegoen internetik eta gauzak modu analogikoan egin behar: liburuak eta museoak.

Esaterako, zein autore irakurri zenituen?

Richardson eta Johnson.

Arratsalde on! Ze puntutaraino jo dezakegu nobela feministatzat, egungo eta garaiko ikuspegitik?

Nik uste dut badela nobela feminista 1,orduko & oraingo ikuspegitik. Ezkontzari buruzko hausnarketa gordina (Charlotte)… Elizabethek Collins jauna errefusatzen duenean bere burua izaki arrazionaltzat aldarrikatzea… eta ez “gizonak zirikatu nahi dituen dama fin eta dotoretzat”.Estetikoki ere uste dut igartzen dela jarrera feminista. Elizabeth ez delikatua, zurbila… baizik eta masail gorriduna, sendoa, ibiltaria.Ez dio ardura zikintzeak…

Eta familiaren inguruan ere. Aita eta amaren deskribapen batzuk ez dira oso samurrak

Halaxe da! Ez du oso iduri onik ematen ez ezkontzaz ez familiaz, oro har… Konbentzio literarioengatik ezkontzan amaitu arren(baina hori tradizio batean kokatzen da.Cf Shakespeare). Eta bikote ezkonduak? Nik uste izeko-osabak direla onena…

bide batez, garaiko burgesia “ekintzaileko” ordezkariak nobelan…

Eta nola mespretxatzen dituzten Bingleytar ahizpek bizi diren kalean bizitzeagatik (saltzaileak…)

Itzultzaileak presente egon behar du itzulpenean, edo ez? Bere eskua, euskalkia… nabaritu behar litzateke?

Itzultzailea beti dago presente itzulpenean: bere historiala du, bere preferentzia estetikoak, bere jatorria. Horien arabera egiten ditu bere hautuak. Guztiek. Ez da egia Madrileko batek ez duela azenturik eta Buenos Airesko batek bai.

Jane Austenen begirada feminista horrek erakargarriago egiten zuen liburua zuretzat?

Garaikideen artean?Ba ez daukat daturik, ezin esan.Oro har, arrakasta hil eta gero etorri zitzaion. Bere zirkulu hurbilean oso estimatua zen bere umoreagatik.

Zerikurisik ba ote zuen bere lanak “anonimo” gisa argitaratu izana bizi zen artean?

Zehazki, “dama bat” sinaturik argitaratu zituen. Emakume batena izateak berez interesa gutxiko zion, beraz hori ere inportantea: Anonimo argitaratu zituen (dama nobelagilea=malo) baina ez gizon izenarenpean. Ez zuen ezkutatu emakumea zela. Biba Jane Austen!

-k zinemako bertsioak baditu. Ausartu al zara ikustera?

Jakina! Eta serieak 🙂

Baita zonbi bertsioa ere 😉

Beorren gomendioz, jauna! Baita gustatu ere 😀

Ene, ene, ene! Jane Austenzale porrokatua zaitugu, beraz?

TOTALA. Gomendio bat: haren lan ezezagunagoak: gaztetako idazkiak (Lady Susan eta “Juvenilia”) eta Sanditon nobela amaitugabea

Gomendio eta guzti bukatuko dugu, bada, elkarrizketa digital hau! Mila esker @anaisni!