“Bizpahiru urte lehenago Frantziako kartzela batera anaia bikia bisitatzera joan eta harekin trukatu zen gizonarekin akortadu nintzen (…) Zenbati maitatu behar da anaia bat hori egiteko?”

“Maiatzaren 1eko zubia”. Beti oporretan (Harkaitz Cano)

Akordatzen al zarete istorio horretaz? Ismael eta Joxean Berasategi anaiek Parisko La Santé espetxean egin zuten trukea… eta sonatua izan zen!

Josu Martinezek ere jaso zuen pasadizoa Tunelak, izarak,  mozorroak eta bafleak liburuan.

Iker Ametzaga eta Asier Lopez de Uralde ikasleek egindako lan honetan ederki jaso zuten gertakaria (7.or).