“Peruk Londresko jatetxe poloniar batean ezagutu zuen Veronika. Zerbitzari lanetan zebilen; ilehoria, bular handikoa, gorputz indartsua, zalaparta handiko barre-algara erakargarria, Anita Ekberg aktorearen itxura finean”.

“Kuros hilkorra” (Gasolindegian. Yurre Ugarte)

ANITA EKBERG (Malmo, 1931-Erroma, 2015): Aktore eta modelo suediarra. Federico Felliniren La dolce vita filmak egin zuen ezagun. Italian egin zuen lan, eta nazionalitatea eskuratu zuen 1964an.

1951n Miss Suedia txapelketa irabazita, Miss Unibertso lehiaketan finalista geratu zen eta hor hasi zen bere zine-ibilbidea.

La dolce vita-n Marcello Mastroiannirekin partekatzen duen Fontana di Treviko eszena “zinemaren historiako gogoangarrienetarikoa” omen da.