“Orduan egin nahi izan nion irri bat, ahalik eta naturalena, goxoena, Audrey Tautouk egiten dakizkienak bezalakoa, zakil bat izateak ez diolako bermatzen deus, ez duelako sinesgarriagoa ez eta egiatik hurbilagoa egiten, ez diolako baimentzen besteen jendetasuna bahitzea”.

“Bihar ezetz”. Baionak ez daki (Bea Salaberri)

Amélie filmeko Amélie Poulain maitagarria gorpuztu zuelako da ezaguna Audrey Taotou (Puy-de-Dôme, 1976). Hala ere, ordutik egin ditu film ezagun gehiago: El código Da Vinci edota Coco antes de Coco Chanel, esaterako. Frantziako zinemagintzak banatzen dituen Cesar saria jasotakoa da.